Joan den ekainaren 12an, ur-jardueren sektoreko profesionalak Hendaian bildu dira Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak antolatutako mugazgaindiko lehen foroan parte hartzeko INNOV MUGABE europar proiektuaren baitan. Foroaren helburuak lerra kirol, ur-kirol eta ur-jardueren sektorea garatzea zen.
Itsasoa eta ur-eremuak mendien oinetan, lurralde honi nortasun berezia ematen dion irudia da (30 km itsasbazter eta 14 hondartza, Senpereko aintzira, Donibane Lohizune/Ziburuko badia, Txingudiko badia eta Urdazuri, Bidasoa eta Untxin ibaiak). Lurralde horretan, ur-jardueren sektoreak aktibitate ainitz ditu indar ekonomiko azkar batekin eta erakargarritasun turistiko ukaezin batekin. Ur-jardueren sektoreak, gure mugazgaindiko lurraldean, 120 enpresa ditu, 20 elkarte baino gehiago, hots, 3.000 bazkide eta 4 portu. Aktibitateek guztira zeharkako eta zuzenezko 4.500 enplegu dituzte.
Bere sortzeaz geroztik 2005ean, Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak lehenetsi du garapen ekonomikoa sailka, hainbat helbururekin: aktibitate iraunkor eta berritzaileen garapena egiazko balio erantsi bat eta enplegu kalifikatuak sortzeko. Ur-jardueren sektorea, sektore osagarri baten parte da. Oso garrantzitsua da, jakinez itsasoari –eta barnealdean aintzirei- lotuak diren lanbide eta aisialdietako jarduera guziak bere baitan biltzen dituela.
Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak burutu duen ikerketa lanak argitara eman du proiektu federatzaileak sortu behar direla. Proposatuak izan diren aterabideen artean, mugazgaindiko lehen foro hau antolatzea izan da. Bertan, sektoreko profesionalak, haien artean trukaketak egin eta lan dinamikak sortu ahal izan dituzte.
Profesionalentzako lehen foroak ur-jardueren sektoreko ordezkariei 5 mahain-inguruetan parte hartzeko gomita luzatzen die:
Foroa antolatu duten arduradunek jakinarazi dute mugazgaindiko ur-jardueretako lehen topaketaren helburu nagusiak honako hauek zirela: mugaren bi aldeetako profesionalen arteko harremanak sustatzea, sektoreko eragileak dinamika baten baitan biltzea, elkarren arteko proiektuen sorkuntza laguntzea eta muga ondoko beste lurraldeentzat erreferentzia bat bilakatzea.