Gure auzokoekin elkarlanean ari izatearen garrantzia

proyecto-innomugabe03Sektore bateko enpresen arteko elkarlana, lehiakortasunaren egiazko adierazle da. Egungo egoera ekonomikoak, sekulan baino gehiago, eskatzen digu, gure sektoreko beste enpresak kontuan hartzea, parte hartzaile guziek balia ditzaketen elkarren arteko proiektuak eratzeko asmoz.

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak eta Bidasoa Bizirik-ek bideraturik eta POCTEFA europar programak kofinantzaturik, INNOV MUGABE proiektuak berrikuntza sustatzen du enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta mugazgaindiko negozioak garatzeko aukerak atxemateko, tresna egokiak sortuz.

Joan den apirilaren 30ean, Bidasoaren bi aldeetako hazkurrigintza sektoreko enpresak FICOBAn bildu dira, elkarlaneko proiektuak atxemateko helburuarekin.

Talde dinamikak eta bizipen pertsonalak

Aurkezpenak segitu ondotik, enpresek talde dinamiketan parte hartu behar izan dute. Mahain baten inguruan jarririk, hazkurrigintza sektorearen inguruan orokorki gogoetatu dute, holako gai hauek jorratuz: ekoizkin edo zerbitzu berriak, marketina edo baliabide nagusiak, haien bizipen pertsonalak ere partekatuz talde osoarekin.

Irungo EKONEK enpresako Aritz Lekuonak, elikagaien deshidratazioan eskainia, segurtatzen du: "esperientzia oso baikorra izan da, harreman interesgarriak eskuratu ditut. Topaketa hauei esker, proiektu konkretu bat hasten dugu eskualdeko beste enpresa batekin".

SUHARI frantses elikagaien merkataritza enpresakoa den Jérôme Ubiriari dagokionez aldiz, honek segurtatzen du: "INNOV MUGABE proiektua ezagutu aitzin, ez nuen batere harremanik Bidasoa gaindiko lurraldeko enpresekin eta hau, dudarik gabe, aintzinamendu bat da gure enpresarentzat".

Tailer hauetan, parte hartzaileei eskatua zaie izpiritua irekia ukatea, aurkezten diren aukeretaz ahal den hobekien baliatzeko. Izan ere, beste enpresa batzuek arazo berezi bat konpontzeko aterabide bat ukan dezakete.

  • Copyright © 2021 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com