Baliabide zentroen eta enprensen arteko topaketa elkarlana eta berrikuntzak sustatzeko

proyecto-innomugabe02Joan den irailaren 7an, “INNOV MUGABE – Mugarik gabeko berrikuntza” proiektuaren baitan, baliabide zentroen eta muga ondoko lurraldeko sektore desberdinetako enpresen arteko topaketa bat iragan da hobeki elkar ezagutzeko eta elkarlanak eta berrikuntza sustatzeko.

“Baliabide zentroen eta enpresen arteko topaketa” egunak laborantza-sukaldaritzako eta arrantzako sektoreak zentro zientifiko eta teknologietatik hurbildu ditu. Helburua sinergiak eta elkarlanak sortzea zen, enpresei honako hau ahalbidetzeko:

  • Haien lehiakortasuna emendatu.
  • Gaitasun berri batzuk eskuratu.
  • Proiektu berritzaileak garatu.

Ziburuko Itsas lizeoan, Lizeo honen ordezkariak bilduak ziren baita Senpereko Saint-Christophekoak, Iftremer-ekoak, ESTIA-koak (Goi-mailako Teknologia industrial aitzinatuen Eskola) eta INRA-koak (Ikerketa Agronomikoaren Frantziako Institutua).

Ikerketa eta formakuntza zentro hauen aurkezpenaren ondotik, parte hartzaileek bertaratu diren enpresekin hitz egin ahal izan dute elkarlan ideia batzuei buruz eta sor daitezkeen proiektuak aipatu ahal izan dituzte.

Parte hartzaileek Ziburuko Itsas Lizeoko ekipamendu arras modernoak deskubritu ahal izan dituzte baita buruetan dituzten proiektu nagusiak ere. Azkenik, Senperen, INRAren instalazioak eta laborantza lizeoak kudeatzen duen arrain hazkuntzarako zentroa bisitatu dituzte. INRA, Europako lehen ikerketa agronomikoaren institutuak, kalitatezko elikadura baten alde lan egiten du, beti ere ingurumena zainduz.

Egun hau, dudarik gabe, elkarlan berrietarako abiapuntua izanen da, baliabide zentroen eta enpresen arteko proiektu berritzaileak bideratzeko.

  • Copyright © 2021 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com