Innov Mugabe proiektua Krea enpresaburuen azokan

proyecto-innomugabeJoan den maiatzean, Irungo FICOBAn, KREA berrikuntzarako eta sormenerako enpresaburuen azokaren laugarren edizioa antolatu da. Jarduera enpresa sortzaileei, enpresei, saltegiei, teknikariei, formakuntzari, sorkuntza munduko profesionalei zuzendua zitzaien.

300 pertsona baino gehiago KREAn bildu dira, egun osoan tailer desberdinetan parte hartzeko. Helburua zen parte hartzaileen artean harremanak sortzea, aukera berriak sorrarazteko enpresa berrien sorkuntzaren, berrikuntzaren eta sormenaren inguruan.

INNOV MUGABE proiektuak azokan parte hartu du, "Bidasoa-Tek" jarduerarekin. Hau, ikerketa, teknologia eta formakuntza profesionalak enpresei aurkeztea ahalbidetzen duen inizitatiba da.

Goiz honek, Bidasoaren bi aldeetako industriaren baliabide zentroak harremanetan sarraraztea ahalbidetu du. Kasik 40 pertsona ekimen honetara hurbildu dira, gehienbat elektronika, plastika, kimika, mekanika eta automatismo sektoreetako enpresetakoak zirelarik.

Ondorioz, enpresak, teknologia zentro desberdinen lanetik hurbildu ahal izan dira eta haien lana ezagutu ahal izan dute. Oraindanik, beharren arabera, haien zerbitzuak erabiltzen ahalko dituzte, lurraldetik kanpo kokatuak diren zentroekin lan egiten segitu ordez. INNOV MUGABE proiektuaren helburu nagusietako bat betea da.

Jarduera adierazgarrienetako bat, dudarik gabe, robot lehiaketa izan da. Eskualdeko bi formakuntza zentro nagusietako hamabi ikaslez osatua den talde bat: La Salle eta Bidasoa Institutua

Arrasateko Unibertsitateak animatu duen jarduera honetan, teknologia eta baliabide zentro parte hartzaileak hauek izan dira:

  • CIC NANOGUNE
  • IK4-TEKNIKER
  • TECNALIA
  • IFPS BIDASOA
  • IRUNGO LA SALLE
  • TKNIKA

Denak, jarduera honetan parte hartzeko prest agertu dira eta parte hartzaile guziek motibazioa erakutsi dute. INNOV MUGABEn parte hartzeko interesa baieztatzen du. Proiektu honek loturak eta sinergiak sortzen ditu Bidasoaren bi aldeetako egituren artean.

  • Copyright © 2021 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com