Diseinuaren pentsamendua (Design Thinking)

desing-thinkingDiseinuaren pentsamendua (Design Thinking) proiektuak diseinatzeko eta arazoak konpontzeko modu bat da, eta kultura sortzailearen metodo eta trebetasunetatik jaten du, bereziki, diseinatzaileek arazoak konpontzeko duten modutik.

Honako hauek dira prozesua ezaugarritzen duten faseak: ikerketa enpatikoa eta esperientzien egiaztatzea hasieran, ortzekidetza eta ideiak sortzea prozesuaren erdian eta prototipoak eta diseinuaren testeoa. Hori guztia, logika sortzaile batetik eta prozesu bera errepikatzetik.

Desing Thinking tailerra esperientzia praktikoa izango da Bidasoko ekintzaileentzat eta enpresa sortu berrientzat, eta bertan, bertaratuek prozesua esperimentatu ahal izango dute eta gaitasunak bereganatu proiektu berritzaileagoak eta pertsonetan ardaztuak diseinatzeko.

Prestakuntza-esperientzia MIKeko hiru ikertzailek diseinatuta dago (MONDRAGOIren gestio-berrikuntzako ikerketa zentroa), eta aldi berean, irakasle-lanak ere egiten dituzte.

Datak

Apirilaren 25ean eta maiatzren 2an eta 9an

Iraupena

12 ordukoak.

Ordutegia

16:00etatik 20:00etara.

Lekua

Bidasoa bizirikeko Autoenplegu departamentuan; Mirarietako Ama Birjina kalea, zk. g.

Izen-emateak

Parte hartzeko interesa dutenak gurekin harremanetan jar daitezke, honela:

  • Telefonoa: 943 633 937.
  • E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .
  • Zuzenean, departamentuan bertan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Departamentuak babestutako ikastaroa.

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com