ANFITRIOAK Bidasoa biziriken Xehetasunaren Kulturari buurzko programaren ikastaro berria

Irun, 2011ko ekainak 3.- Bidasoa bizirikek ANFITRIOAK: Xehetasunaren Kultura izeneko programaren barruan, “Komunkazio eraginkorraren ABC-a (hitzezkoa eta hitzik gabea)” ikastaroa antolatu du ekainaren 14rako, turismoaren sektoreko profesionalei zuzendua. Programa honek BasqueTourren eta Turismoaren Euskal Agentziaren lankidetxza dauka, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du.

ANFITRIOAK: Xehetasunaren Kultura programaren helburua enpresa parte-hartzaileen zerbitzuaren kalitatea hobetzea da, turistaren espektatibak asebetetzeko eta horrela arreta eta zerbitzu egokiak eskaintzeko. Kontua Xehetasunaren Kultura bultzatzea da bezeroa arreta eskaintzekoan, prestakuntzaren bitartez, eta geroago abian jartzea.

Ildo horretatik, datorren ekainaren 14an, “Komunkazio eraginkorraren ABC-a (hitzezkoa eta hitzik gabea)” programa osatzen duten hamar ikastaroetako bat emango da, galderen eta erantzunen garrantzia ulertzeko eta beroriek erabiltzeko bezeroarekiko arreta hobetzeko. Ikastaroa turismoaren sektoreko profesionalei zuzentzen zaie, iastaroaren ikuspuntua zuzendaritzakoei, erdi mailako arduradunei eta publikoarekin harremanetan dauden langile guztiei egokituko zaie. 4 orduko iraupena izango du eta 15:30 - 19:30 ordutegian emango da.

Parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman ahal dute. Horretarako, izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, harremanetarako e-posta, enpresaren izena, udalerria eta zein ikastarotan parte hartu nahi duten adierazi beharko dute, Bidasoa bizirikeko Turismo Departamentuko 943 645 458 telefonora deituz.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com