Bidasoa bizirikek Enpleguaren Astearen edizio berri bat antolatu du

Maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitarte egingo da, eta jarduera-programa zabal bat dauka; Ostalaritzaren eta Turismoaren Sektoreari buruzko Jardunaldia nabarmentzen da haien artean

Irun, 2011ko maiatzak 26.- Bidasoa bizirikek gaur goizean Etorkizuna duten Lanbideen El Espazion maiatzaren 30etik ekainaren 3ra bitarte egingo den Enpleguaren Astearen VII. edizioa aurkeztu du. Edizio berri honetan lan eskaintzez gain, hainbat jarduera programatu dira Bidasoa eskualdean enplegua dinamizatzeko asmoz.

Enpleguaren VII. Astearen helburu nagusiena udaldian enplegua sustatzea eta Bidasoa eskualdean eta inguruetan dauden lan eskaintzen ahalik eta kopuru handiena biltzea da. Era berean, jarduera-programa zabal bat dago edizio berri honetan. Ildo horretatik, hitzaldiak eta tailerrak antolatu dira, Ostalaritzaren eta Turismoaren Sektoreari buruzko Jardunaldia eta aholkularitza zerbitzu pertsonalizatu bat, zeinak eragin handia izango baitu gazteengan, adin-tarte hau delako langabeziaren ondorio bortitzena jasan duen taldea.

Edizio berri honetan, orain ere ahalegin handia egin du Bidasoa bizirikek eskaintzak biltzeko, eta horretarako 1.000 enpresekin harremanetan jarri da, eta Bidasoa eskualdeko zein inguruetako 250 bat enpresa bisitatu dira Enpleguaren Astearen edizio honetan dagoen lan eskaintza bateratzeko.

Horrela, maiatzaren 27tik aurrera (ostirala) eskaintza guztiak agerian egongo dira www.elespazio.com web orrian eta hilaren 30ean (astelehena), El Espazio bulegoan egongo dira. Hilaren 31etik aurrera (asterartea) interesa dutenek izena eman ahalko dute eskaintza horietan. Pertsona bakoitzak 3 eskaintzatan eman ahalko du izena, eta maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean elkarrizketak egingo dira; elkarrizketa horien helburua eskatutako postuetarako hautagaien profila egokitzen den baloratuko da. Bestalde, enpresekiko elkarrizketak ekainaren 3an, ostiralean egingo dira.

Lan eskaintzez gain, Enpleguaren Astearen edizio berri honen ezaugarrietako bat hilaren 30ean (astelehena) hasiko den jarduera-programa zabala da. Egun horretan Ostalaritzaren eta Turismoaren Sektoreari buruzko Jardunaldia egingo da, Ficoban; bertan publiko guztiei lanbideak eta sektoreko aukera berriak hurbilduko zaizkie. Saioa prestatuta dago publiko guztiei sektorearen bilakaera, joerak eta eskaintzen den enplegua hurbiltzeko. Jardunaldia publiko ororentzat da, aurretik inskribatuta.

Hilaren 31n, asteartean, egun osoan, ekainaren 1ean, asteazkenean, eskatutako postuetarako hautagaien profila egokitzeko elkarrizketak egingo dira.

Bestalde, ostegunean, ekainaren 2rako hiru hitzaldi antolatu dira: “Lanbide”, “Eures” eta “Pôle d´emploi”. Hauen zerbitzuak ezagutzera emango dira baita dauden enplegu eskaintzak ere. Gainera gazte informazio bulegoetako langileak El Espazioko instalkazioetan izango dira gazteei prestakuntzari eta enpleguari buruzko informazioa eta aholkua emateko, eta, bestalde, enpresei kontratziorako eta dauden dirulaguntzetarako aholkularitza eskaintzea ere aurreikusita dago. Azkenik, ekainaren 3an, ostiralean, enpresekiko lan-elkarrizketak egingo dira.

Horiez gain, tailer espezifiko multzo bat antolatu da enplegu eskatzaileei beren lan trebetasunak garatzeko eta lan elkarrizketei bermeekin aurre egiteko beharrezkoak diren tresnak eduki ditzaten.

Jardueretarako eta elkarrizketetarako inskripzioak Anaka kaleko 27. zenbakian, El Espazio bulegoan egin ahal dira, 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30 ordutegian, www.elespazio.com web orriaren bitartez edo 943 63 31 60 telefonoan.

Enpleguaren VII. Astearen jarduera-programa, 2011ko maiatzaren 30 eta 31a eta ekainaren 1, 2 eta 3a

Enplegu eskaintzak

  • 2011/05/27: Eskaintzak www.elespazio.com web orrian erakutsiko dira
  • 2011/05/30: Eskaintzak El Espazio bulegoan (Anaka kalea, 27, Irun) erakutsiko dira.
  • 2011/05/31 eta 2011/06/01: Aurreko hautaketa eskainitako postuetako hautagaien profila egokitzeko.
  • Pertsona bakoitzak gehienez 3 enplegu eskaintzetan eman ahalko du izena.
  • 2011/06/03: Enpresekiko elkarrizketak
  • 67 enpresa eskualdeko egungo enplegu eskaintzarekin, 153 lanposturekin.

Jardunaldia

  • 2011/05/30: Ostalaritzaren eta Turismoaren Sektoreari buruzko Jardunaldia (Ikusi programa erantsia)

Aurkezpenak

02/06/2011:

  • Lanbide, Enpleguaren Eskual Zerbitzua
  • Eures: Enplegu eskaintzak Europan.
  • Pole d’emploi: Frantziako enplegu zerbitzua
  • Kontratazioari eta dauden dirulaguntzei buruzko aholku zerbitzua enpresentzat.
  • Gazte Informazio bulegoak Hondarribian, Hendaian eta Irunen

Tailerrak

  • 2011/05/30, 10:00-12:00: “Enplegua bilatzeko tresnak”.
  • 2011/05/30 eta 2011/06/01, 16:00etatik 18:00etara: “Talde dinamikak hautaketarako tresna gisa”
  • 2011/06/02, 16:00 - 18:00: “Lan elkarrizketa”
  • 2001/06/01, 16:00 - 18:00 “Internet eta enplegua bilatzea”

Trebakuntzako ikastaroak

  • 2011/05/31 eta 2011/06/01: “Ostalaritzarako elikagaien manipulatzaile ikastaro akreditatua”

Ostalaritzaren eta turismoaren sektoreko iii. Jardunaldia 2011-ko maiatzak 30

Helburua

Ekimen honen asmoa da publiko orori Ostalaritza eta Turismo sektorearen Lanbideak eta lan Aukera Berriak hurbiltzea.

Ostalaritzak eta Turismoak etorkizuneko ikuspegi garbia eskaintzen dute, baita hiritar askok ezagutzen ez dituzten lan aukera anitzak ere bai.

Hona hemen hurbildu nahi ditugunak:

  • Sektoreko lan-errealitatea, dauden lanpostuak, alegia, jendeari ezagutaraztea.
  • Lanbide profilak eta betekizunak ezagutaraztea sektorean lan egiten duten edo bertan lan egiteko prestatzen ari diren pertsonei.
  • Eskualdean prestatzeko eta garapen aukera handiak dituzten lanbide karrerak aurrera eramateko dauden prestakuntza aukerak.

Helburua den publikoa

Norentzat:

  • Ikasleentzat
  • Aukera berrien bila eta sektorea ezagutu nahi duten langabeentzat.
  • Eskualdeko sektorean lan egiten duten langileentzat.
  • Irakasleentzat, orientatzaileentzat, enplegu-teknikarientzat…
  • Ostalaritzaren eta Turismoaren profesionalentzat.
  • Enpresa-elkarteentzat.

Programa

1. Aurkezpena. 16,30

  • Jardunaldia aurkeztea
    Bidasoa activa-Bidasoa bizirik

2. Aurkezpena. 16,35

  • Eskualdeko Ostalaritza eta Turismoa zifretan
    Bidasoa activa-Bidasoa bizirik
    Bidasoa activa-Bidasoa bizirik-eko Ekonomia, Ikerketa eta Berrikuntza saila.

3. Aurkezpena. 16,45 - 17:00

  • Prestakuntza eskualdean eta gipuzkoan dagoen eskaintza
    Lanbide berriak sektorean
    Enplegu, Prestakuntza eta Orientabide Departamentua.

4. Aurkezpena. 17,00 - 18,00

  • Mahai-ingurua:
    Lanbide aukerak ostalaritzan. Turismoaren selktorea.
    Kontrtazioa; eskatutako postuak eta betekizunak.
    Negozio aukera berriak

Cristina Gutiérrez Bidasoa bizirikeko Turismo Departamentuko buruak moderatuko du mahai-ingurua eta ostalaritzaren zein turismoaren sektoreko elkarteak eta enpresak bertan izango dira.

Tokia

Ficoba Erakustazokoa, Iparralde hiribidea, 43 – Irun.

Inskripzioak www.elespazio.com helbidean edo 943 633 160 telefonora deituz.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com