Zabalik dago Janarien manipulazioari buruzko ikastaroan izena emateko epea

Irun, 2011ko maiatzak 20. – Bidasoa bizirikek Ostalaritzan janarien manipulazioari buruzko ikastaroa antolatu du maiatzaren 31 eta ekainaren 1erako. Ikastaroa Irungo Enplegurako eta Ekonomi Garapenerako Hitzarmen Orokorrak finantzatzen du.

Ostalaritzan janarien manipulazioari buruzko ikastaroaren helburua langabezian dauden pertsonak gaitzea da, ostalaritza alorrean profesionalki jarduteko beharrezkoa duten egiaztagiria lortzeko beharrezkoa den prestakuntza emanaz.

Joan den astelehenean zabaldu zen izena emateko epea. Ikastaroa eskualdean bizi diren langabeei zuzendua dago; doakoa eta 6 ordukoa da, eta maiatzaren 31 eta ekainaren 1aren artean emango da. Ikastaro hau gainditzeko ezinbestekoa da ordu guztietara joatea eta azterketa teoriko bat gainditzea.

Ikastaroa egin nahi duten pertsonek El Espazioren bulegoan eman ahal dute izena (Anaka 27); errolda-ziurtagiria ekarri behar dute, eta bulegoan bete inskripzio-fitxa.

Harremanetarako

El Espazio

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 633 160
  • Anaka kalea, 27
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

Anaka kalea, 27
Ikus Google Mapsen

 
  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com