Eskualdeko enpresentzako aholkularitza-zerbitzuak indartzen ari da Bidasoa bizirik, kontratazioak sustatze aldera

Irun, 2011ko maiatzak 13.- Bidasoa bizirikek kontratazioak sustatzen jarraitzen du, Bidasoa eskualdeko enpresei eskaintzen zaien hedapen, laguntza eta aholkularitza zerbitzuaren bidez, horrela Lanbide Enpleguaren Euskal Zerbitzuak abian jarritako kontrataziorako laguntzen deialdian sart daitezen.

Alde horretatik, toki garapenerako Agentzia hedapen-lana egiten ari da Lanbideren laguntza-deialdiaren bidez eskualdean kontratazioak sustatzeko. Horretarako, informazio-lan garrantzitsu bat egiten ari dira eskualdeko enpresa-ehunean, helburutzat hartuta laguntza-programa enpresaburuei helaraztea eta horrela behar duten babes guztia eskaintzea laguntza-eskaerari dagozkion izapideak egin ditzaten eta, langile berriak sartuz aukera izan dezaten eskualdean enpleguari laguntzeko eta, aldi berean, merkatuan kokapena hobetzeko.

Bidasoa bizirikek, aurreko deialdian bezala, Bidasoa-behereko Eskualdeko Plan Global bat abian jarri du, Irungo eta Hondarribiko ahalik eta langabetu gehien eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsona gehien kontratatzea bultzatzeko. Horretarako laguntza hauek lor ditzaketen udaletxeen, erakunde publikoen, gizarte-erakundeen, enpresen eta enpresa-elkarteen kontratazioak bultzatu eta lagunduko ditu.

Hain da horrela, ezen egun hauetan, dagoeneko, Bidasoa bizirik harremanetan jarri baita eskualdeko enpresa askorekin, laguntza- eta aholkularitza-zerbitzu hau eskaintzeko eta, era berean, Lanbideren kontrataziorako laguntza-sailei buruzko informazioa emateko.

Informazioa eta kontrataziorako laguntzak jaso nahi dituzten eskualdeko enpresAk harremanetan jar daitezke Bidasoa bizirikekin 943 63 31 60 telefonoan.

Era berean, ondoren, erantsita doa Lanbideko kontrataziorako laguntza-programaren laburpena.

LAGUNTZA DEIALDIA, EAEKO LANGABEZIAN EGON ETA LAGUNTZA PRESTAZIORIK JASOTZEN EZ DUTEN ETA/EDO DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA JASOTZEN DUTEN PERTSONEN KONTRATAZIOA SUSTATZEKO
   
Ezaugarriak:

Erakunde onuradunak: Erakunde publikoak edo pribatuak, edozein forma juridikotan eratuak, lan-eremua EAEn edukita.

Kontratuak: Interes orokorreko eta erabilgarritasun sozialeko jarduerak (4.3 art.)*
  • Kontratazio aldia: librea. Gehienez, 6 hilabetez diruz lagunduta.
  • 2011ko otsailaren 1etik 2011ko abenduaren 31 arte egindako kontratuak.
  • Lanaldi osoko lan-kontratuak.
  • Kontratu anizkunak: a) 4 kontratu baino gehiago, DBE jasotzen duten pertsonen %20a, gutxienez. b) 2 kontratu baino gehiago, 18-30 urte bitarteko pertsonen %35a, gutxienez.
Betekizunak, (Xedeko jendea):

Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izen-emandako pertsonak, EAeko edozein udalerritan erroldatuak 2011/IV/1ean, edo kontratazio-egunaren aurreko azken 5 urteen barruan 3 urtez, eta ondoren deskribatutako betekizunetako bat, gutxienez, bete behar behar dutelarik. a) langabezian egoteagatik prestazioa joasotzen ez duten langabetuak. b) diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonak.

Bateragarritasuna

Bateragarriak dira beste edozein erakundetatik datozenekin. Kontratazioaren diru-kostua gainditu gabe.

Diru-laguntzaren zenbatekoa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko kotizazio-taldearen arabera, gehienezko zenbatekoak:
  • 6-10 taldea: 1.800 €/hilean
  • 2-5 taldea: 2.000 €/hilean
  • 1 taldea: 2.300 €/hilean

Zenbateko gutxiagoko kontratuekin, kontratazioaren kostu errealera iritsi arte murriztuko da diru-laguntza.
Jarduerarekin zuzenean lotutako gastuen kontzeptuko kopuruaren %5 gehitzea (lanerako arropa, norbera babesteko ekipoak, garraioa,...)

Eskaerak eta dokumentazioa Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eranskina
  • Proiektuaren memoria
  • Hirugarren interesatuaren datuen alta-fitxa
  • IFK/NANaren kopia
  • Zerga-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko ziurtagiria, harekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duena.
  • Langile Batzordea/Enpresa Komitearen txostena
Aurkezteko epea 2011/ IV / 1etik 2011/ X / 31ra arte
Ordainketa Epetan:
  • %25, onartu eta gero
  • %50, kontratuak egin ondoren (dokumentazioa)
  • %25, kontratuak amaitu ondoren (dokumentazioa).

*Interes orokorreko eta/edo erabilgarritasun sozialeko jarduerak (4.3 art.):

  • Teknologia berriak.
  • Energia Berriztagarriak.
  • Zuntz optikoaren bitartezko banda zabaleko azpiegitura berrien garapena.
  • Ingurumenarekin lotutako lanak: Natur ingurunea zaintzea eta mantentzea, hondakinen kudeaketa eta tratamendua.
  • Bitartekoak birziklatzea eta berriro erabiltzea.
  • Hezkuntz eta eskola ekipamenduak mantentzea.
  • Kulturaren, hezkuntzaren eta osasunaren sustapena.
  • Turismoarekin, aisiarekin eta kirolarekin lotutako jarduerak.
  • Artearen eta ondarearen berreskuratzea.
  • Hurbileko zerbitzuak.
  • Komunitaterako zerbitzuak.
  • Landa-eremua eta hiri-eremua mantentzea eta berreskuratzea.
  • Erabilgarritasun sozialeko eta/edo interes orokorreko jarduerak eta enpleguak ahalbidetzen dituen beste edozein eremu, kontuan hartuta jarduketa horiek hiritarrentzako balio erantsi bat izan behar dutela eta Lanbide Enpleguaren Euskal Zerbitzuak horrela kalifikatzen eta baliozkotzen dituenak.
  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com