Bidasoa bizirikek beste ikastaro bat antolatu du autoenplegua sustatzeko

Irun, 2011ko maiatzak 16.- Bidasoa bizirikek, Autoenpleguko Departamentuaren bidez, Biltz Lanekin batera, zeina Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak homologatua dagoen, “Neure enpresa sortzen. Zergatik ez kooperatiba bat? Eta Sozietate Laboral bat?” ikastaroa antolatu du, enpresa bat sortzeko asmoarekin dabiltzanentzat. Ikastaroa maiatzaren 30etik ekainaren 10era izango da, eta Bultz Laneko jendeak emango du.

“Neure enpresa sortuz. Zergatik ez Kooperatiba bat? Eta sozietate laboral bat?" Ikastaroa enpresa-gestioari buruzkoa da, eta helburu du autoenplegua sustatzea, lanbideratzeko formula gisa, eta negozio bat sortzeko egin beharreko ibilbidea erraztea prestakuntza-ekintzen bidez. Gainera, ikastaroan, ekintzaileari gehien komeni zaizkion forma juridikoak ezagutzera emango dira.

Ikastaroa langabezian egon eta euren enpresa sortzeko asmoa daukatenentzako da. Alde horretatik, batik bat, Kooperatiben eta sozietate laboralen forma juridikoan pentsatzen dutenei bideratuta dago ikastaroa.

Ikastaroa maiatzaren 30etik ekainaren 10era emango da, 09:00etatik 13:00etara, Bidasoa bizirikeko Autoenpleguko instalazioetan. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek Bidasoa bizirikeko Autoenpleguaren Departamentuan izena eman dezakete, Ama Birjina Mirarietakoaren kalean (Zaharren Udal Egoitzaren aurrean), edo 943 63 39 37 telefonora dei dezakete.

Harremanetarako

Autoenplegu departamentua

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 633 937
  • Ama Birjina Mirarietakoaren kalea zk. g.
  • 20304 Irun • Gipuzkoa

Ama Birjina Mirarietakoaren kalea zk. g.
Ikus Google Mapetan


 

 

 

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com