Parte-hartze eta jendetza handia Krea Bidasoa: ekintzailetza, berrikuntza eta sorkuntza azokaren hirugarren edizioan

250 pertsona inguru bildu dira Azoka honetan

KREAIrun, 2011ko apirilak 15.- Iragan ostegunean, apirilak 14, egin zen Ficobako Erakustazokan Bidasoa bizirikek antolaturik Krea Azokaren Hirugarren edizioa. Berrikuntza eta sorkuntza jardunaldira 250 pertsona inguru bildu ziren, besteak beste enpresa-arduradun, ekintzaile, ikasle, erakunde publiko eta pribatu, Bidasoaldeko jendea, eta azokan aurkezten ziren negozio joera berriak ezagutzeko interesa zuten beste eragile batzuk.

Krea Bidasoa Azokan izan dira, beste batzuen artean, Irungo alkate José Antonio Santano; Hondarribiako Turismo zinegotzi Maite Peláez; Bidasoa bizirikeko presidente Goizane Álvarez; eta Bidasoa bizirikeko zuzendari Maribel Lorenzo, bai eta Irungo eta Hondarribiko udaletako ordezkari batzuk ere.

Oso pozik gaude egun osoan zehar Ficobara jende ugari etorri delako, eta programatutako jardueretan aktiboki parte hartu duelako. Hirugarren edizioa duen azoka honen helburua zera izan da, enpresen artean elkarlana, asoziazionismoa eta sarean lan egitea sustatzea eta bultzatzea, eskualdeko enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzeko. Eta, gainera, sorkuntza, berrikuntza, esperientzia trukaketa eta nagusi diren negozio joerak hurbilagotik ezagutzeko aukerarako topagunea izatea” dio Bidasoa bizirikeko presidente Goizane Álvarezek.

Azokak jarduera programa zabal eta aberatsa zuen, eta berarekin eskualdeko enpresa-ehunaren sektore guztietara iritsi nahi zen. 10:00etan “Workshop Lego Serious Play”-ekin eman zitzaion hasiera, eta 22 enpresa parte-hartzaileetako kideek hainbat erronka eraiki behar zituzten ematen zitzaizkien Lego piezekin, eta sortzen zituzten lanak gainerakoen aurrean azaldu behar zituzten aurkezpen modura; eta hasieran izan zen, halaber, “Negozio-joera berrien indar-ideiak” hitzaldia, Entropiaren eskutik, 38 enpresa bildu zituena, zeinean agertu berri diren joera, kontzeptu, enpresa, produktu eta argitarapenak ezagutzera eman baitziren.

Bazkaltzeko atseden txiki bat egin ondoren, eta eskualdean merkataritzak pisu handia duenez gero, “Hiri-formatu digitaleko 10 joera ” hitzaldia eman zen. Bertan ziren 75 merkatariek apustu gisa hiriko merkataritza formatuetan azaleratzen ari diren joera berriak zeintzuk ziren ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, 16,30ean, “Elkarlanezko berrikuntza: Paperezko autoa” tailerra egin zen; jarduera honek 23 pertsona bildu zituen, helburu batekin bildu ere: egoera kritikoetan emaitza onak nola lortu jakitea, ezarritako helburua lortzeko talde-lana eta kolaborazioa bultzatzea, ordubetean paperezko autoa egitea; ordu berean “Software bizkorra garatzeko metodologiak eta praktikak.

Zer da bizkortasuna?” hitzaldia ere hasi zen, eta 22 pertsona.Egun osoan zehar, hainbat lan-eremutan prestatutako topagunea jenderik gehientsuena bildu zuenetako bat izan zen:

  • Multimedia gunea: negozio-ideia batean pentsatzen ari direnei zuzendutako informazioa.
  • Kre-aktibatu zure nahia panela. panel honetan, azokako edozein bisitarik utzi ditu bere ideiak edo nahiak post-it batean idatzita. Bestalde, antolatzaileak arduratu dira ideia horiek dokumentu batean jasotzeaz, gauzatu litezkeen ideiak kontuan hartzeko.
  • Erakusketa grafikoa: 2010-2011 aldian Bidasoa bizirikeko lehiakortasuna hobetzeko programetan eta enpresa-mintegietan parte hartu duten enpresa-ekimenak. Panelak koloreka banatuta zuden, kolore bakoitza jarduera bati zegokiolarik.

Ildo horretatik, azpimarratu behar da hiru guneek azoka bisitatu duten eta bertan parte hartu duten pertsonen jakinmina piztu dutela.

Azkenik, jardueraz beteriko egun hau amaitzeko, azoka antolatzeaz arduratu den Bidasoa bizirikek SPRIren Compite-Ekimenak programako Bidasoa Compite proiektuaren barruan 2010-2011 aldian garatu diren lan-tailerren emaitzak aurkeztu zituen; azalpenak ematen honakoak ziren: SPRIko ordezkariak, enpresen lehiakortasuna sustatzeko dauden laguntza-programei buruz, Mondragón Unibertsitatea, Bidasoa Compite programarekin lankidetzan jarduten duen erakundea, eta Creativity Zentrum enpresa. Ekitaldian 77 pertsona bildu ziren.

Gainera, edizio honetan, berritasun modura, facebook sare sozialaren bitartez -Krea Bidasoak profila baitauka bertan- azokan gertatzen zen guztiaren berri ematen zen, jarduerei buruzko informazio eta argazki eta guzti. Horri esker, azokan gertatzen zenaren berri emateko modua izan da denbora errelean, Bidasoaldeko jendea Internet bidez informatua izateko.

Bertaratzeko aukera errazteko, 10 urtetik beherako umeak zaintzeko zerbitzua prestatu zen azokara joaten zirenentzat; Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako eta Bidasoa bizirikek antolatutako zerbitzu hori Bultzatu Programakoa zen.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com