Hiri merkataritzaren joera berriak Krea Bidasoaren Hirugarren edizioan ezagutzera emango dira

KartelaEkintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Sormenaren Erakustazoka

Irun, 2011ko apirilak 12.- Bidasoa bizirikek antolatutako Krea Bidasoa Azokaren hirugarren edizioa ostegun honetan, apirilaren 14an egingo da, Ficoba Erakustazokan. Jarduera ugari programatu dira egunean zehar negozio joera berriak ezagutzeko eta hurbiltzeko Bidasoa eskualdeko enpresei.

Horrela, 14:30ean “hiriko merkataritza formatuen 10 joera” hitzaldia izango da. Bertan, hiriko merkataritza formatuetan apustu emergente gisa finkatzen ari diren joera berriak emango dira ezagutzera. Gaur egun funtzionatzen ari diren formatuei buruzko ikuspegi orokor bat ematea da asmoa, baita hiriko merkataritzan eskaintza komertzialeko erreferentzia diren hamar joerak agerian uztea ere.

KREA Bidasoaren hirugarren edizioa egingo da eta “esperientziak trukatzea, kontaktuak egitea, lankidetzarako aukerak antzematea eta merkataritzan eta enpresan arrakasta izan duten kasuak ezagutzea da helburua. Azoka topagune bat da ekintzaileentzat, ikasleentzat, erakunde publiko eta pribatuentzat eta negozioen azken joerak ezagutzeko interesa duten beste agenteentzat, baita Bidasoa Eskualdean esperientziak trukatzeko eta enpresen ekintzailetzarako zein lehiakortasunerako dauden laguntzei buruzko informazioa edukitzeko ere” azpimarratu du Goizane Álvarez Bidasoa bizirikeko presidenteak.

Hiriko merkataritzan dauden joerei buruzko hutzaldiaz gain, “Workshop Lego Serious Play” tailerrak eta “negozioen joera berrien indar-ideiak” tailerrak osatuko dute programa. 10:00etan izango dira eta arratsaldean, “Elkarlan-berrikuntzako tailerra: paperezko kotxea” 16:30etik 18:30era, eta “Metodologiak eta praktikak software bizkorrerako: zer da bizkortasuna?” ponentzia izango da. Jardunaren amaieran, Bidasoa bizirikek 2010-2011 aldian SPRIren Compite-Ekimenak programako Bidasoa Compite proiektuaren barruan garatu diren lan-tailerren emaitzak aurkeztuko dira eta SPRIko Enpresa Transformazioaren zuzendariaren parte hartzea ere izango da, zeinak enpresen lehiakortasuna sustatzeko dauden laguntza-programa guztiei buruzko informazioa emateko ardura izango baitu.

Bertara joateko interesa duen publiko ororentzat irekiak dira programa osatzen duten ekintzak. Gainera, asistentzia errazteko asmoarekin, 10 urtetik beherako umeak zaintzeko zerbitzua antolatu da azokara joaten direnentzat

Krea Bidasoa Azokan programatutako jardueretakoren batean parte hartzeko interesa duten pertsonek Bidasoa bizirikera 943 63 30 76 – 943 633937 telefonoetara dei dezakete asistentzia baieztatzeko edo, bestela, e-mail bat bidali ondoko posta helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com