Krea Bidasoaren hirugarren edizioa: ekintzailetza, berrikuntza eta sormena

KartelaAzoka Ficoban egingo da, apirilaren 14an.

Irun, 2011ko apirilak 1.- Bidasoa bizirikek Krea Bidasoa Azokaren hirugarren edizioa antolatzen ari da 2011ko apirilaren 14rako, Ficoba Erakustazokan. Egun osorako programatu dira ponentziak, tailerrak eta solasaldiak enpresa-joera berriak hurbiltzeko Bidasoa Eskualdera. Gainera topagune bat ere izango dugu, non lanerako hainbat gune egokitu baititugu:

  • Multimedia espazioa, negozio-ideia bat hausnartzen ari diren pertsonei zuzendutako informazioarekin.
  • Kre-aktiba zure nahia panela: panel horretan, azokako bisitari guztiek planteatu ahalko dute zeintzuk diren beren ideiak.
  • Erakusketa grafikoa: 2010-2011 aldian Bidasoa bizirikeko lehiakortasuna hobetzeko programetan eta enpresa-haztegietan parte hartu duten 80 enpresa-ekimen.

KREA Bidasoa esperientziak trukatzeko eta Bidasoa eskualdean ekintzailetzarako, enpresen lehiakortasunerako dauden laguntzak zein negozioen azken joerak ezagutzeko interesa duten ekintzaileentzako, ikasleentzako, enpresentzako, erakunde publiko eta pribatuentzako eta beste agenteentzako topagunea da.

Hirugarren edizio honetan topagunea azpimarratu nahi izan dugu, zeina giro berezi bat sortzeko pentsatuta baitago, hain zuzen ere kafe baten inguruan, ideien trukaketarako aukera emango du baita harreman berriak egiteko eta etorkizunean lankidetzako jardueretarako parada ere. Topagunearen inguruan erakusketa grafikoa egongo da eta horrek eskualdeko enpresa-ehunaren ezagutzan sakontzen lagunduko du.

Jardunaren amaieran, Bidasoa bizirikek 2010-2011 aldian SPRIren Compite-Ekimenak programako Bidasoa Compite proiektuaren barruan garatu diren lan-tailerren emaitzak aurkeztuko ditu eta SPRIko Enpresa Transformazioaren zuzendariaren parte hartzea ere izango dugu, zeinak enpresen lehiakortasuna sustatzeko dauden laguntza-programa guztiei buruzko informazioa emango baitigu.

Krea Bidasoa Azokaren jarduera programa

10:00h -1:00h

  • Workshop Lego Serious Play.
    Eskualde sortzaile bat eraikiz.
    Dinamizatzailea: Creativity Zentrum

10:00h -13:00h

  • Negozio joera berrien indar-ideiak.
    Diziplina askotariko jarduera, azaldu berriak diren joera, kontzeptu, enpresa, produktu eta argitalpenen berri izan nahi duten pertsona ekintzaileei begira pentsatua.
    Dinamizatzailea: Entropia

14:30-16:00h

  • Hiri merkataritza formatuko 10 joera.
    Hitzaldi honetan hiri merkataritza formatuen alorrean gero eta gehiago finkatzen ari diren 10 joerak zeintzuk diren azalduko da.
    Hizlaria: Carlos Jordana. Consultoría merk2.

16:30-18:00h

  • Lankidetzako berrikuntza tailerra: Paperezko autoa.
    Jarduera honen bitartez esperientzia desafiatzaile bat bizi nahi da, bitarteko mugatuak izanik ere, egoera kritikoetan emaitza onenak nola lor litezkeen ikusteko.
    Dinamizatzailea: Alberto Barbero

16:30-18:00h

  • Software azkarra garatzeko metodologiak eta praktikak. Zer da bizkortasuna?
    Hizlaria: José Ramón Díaz. Agil Spain-eko kide fundatzailea.

19:00h

Bidasoa bizirikek Bidasoa Compite proiektuaren emaitzak aurkezten ditu SPRIren Compite-Ekimenak programaren barruan.

  • Industria sortzailearen jarduketa-planaren aurrerakina: Creativity Zentrum.
  • Industriaren sektorean ideiak sortzeko tailerren ondorio orokorrak: Mondragon Unibertsitatea.
  • Compite-Ekimenak 2010 programaren ondorioak eta 2011 urteko deialdiaren alderdi garrantzitsuak. Josu Ocariz, Enpresa Eraldaketa saileko arduraduna. SPRI.

20:00h Amaiera ekitaldiko koktela

Jarduerak egun osoan zehar

  • Erakusketa grafikoa:
    Bidasoa Compite-n eta Bidasoa biziriken enpresa mintegietan parte hartzen duten enpresak.
  • Multimedia Espazioa
    Autoenpleguari buruz behar duzun informazio guztia jartzen dugu zure eskura.
  • Kre-aktiba zure nahia
    Begira ezazu panela, partekatu zeure ideiak, zeure proiektuak, eta idatz itzazu ekintzaile, erakunde, ikasle edo enpresari zaren, pos-it batean ala bestean.

Informazioa eta izena emateko: 943 63 30 76 – 943 633937

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com