Txingudi GPS audiogidaren laguntzaz, ibilbide turistikoak egiten ari dira Bidasoa Eskualdeko ikastetxe eta lanbide-heziketa zentroetako ikasleak

IrakasleakIkustaldiak ostiral honetan hasi dira, Irungo Dunboa ikastetxeko ikasleekin.

Irun, 2011ko martxoaren 18a.- Bidasoa – Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak ibilbide turistikoak antolatzen ditu GPS audiogidaren laguntzaz Bidasoa Eskualdeko ikastetxe eta lanbide-heziketa zentroetako ikasleentzat martxoan eta apirilean zehar. Ekimen hau eskualdeko agente turistiko guztien lankidetzatik sortu da: turismo bulegoetatik eta ikastetxeetatik zein BlugiTxingudi GPS Servicios turísticos, S.L. enpresatik.

Ostiral honetan (martxoak 18) hasi dira ibilbide turistikoak Dunboa Ikastetxeko ikasleekin. Bestalde, Irungo El Pilar ikastetxeko ikasleek, hilaren 21etik (astelehena) 24ra arte parte hartuko duteekimen honetan. DBHko 4. mailako 15 eta 16 urteko 100 bat gaztek parte hartuko dute. Pio Baroja Institutuak apirilaren 4 eta 12an parte hartuko du, Hondarribiko Euskaltegiak parte hartuko du apirilaren 6 eta 7an, eta Dunboa ikastetxeak berriro ere martxoaren 30ean, apirilaren 11n eta 12an. Ikastetxeek Txingudi GPS audiogida erabat doan erabili ahalko dute. Gainera, eskualdeko beste ikastetxe batzuek ere parte har dezaten kudeatzen ari dira. Ildo horretatik, BlugiTxingudi GPS enpresa, Bidasoa – Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaeta hiru udalerrietako turismo bulegoak eskualdeko ikastetxe eta lanbide heziketarako zentro guztiekin harrementan jarri dira ekimen hau aurrera eramatera gonbidatzeko.

Horrela, ikastetxe eta lanbide heziketarako zentro guztietako ikasleek, ikustaldiak irauten duen bi orduetan, Txingudi GPS audiogidak eskaintzen dituen zortzi ibilbideetako bat egingo dute, zeina inguruaren historia eta aukerak ezagutzeko baliagarria izango baita. Ulermena lortzeko, bost hizkuntza ditu (gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa eta katalana) dispositiboak. Horrela, ikasleek berek aukeratzen duten hizkuntzan entzun ahalko dituzte azalpenak. Alde horretatik, ekimenak izaera pedagogiko nabarmena du.

Dispositiboa hau Bidasoa eskualdeko bizilagunentzat nahiz turistentzat da, eta Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Turismo Bulegoetan dago eskuragarri. Joan den udan jarri zen abian, Irun, Hondarribia eta Hendaia udalerrietan hainbat ibilbide eskaintzeko asmoz. “Txingudi GPS audiogida proiektu aitzindaria da Euskal Herrian. Zortzi ibilbide desberdin egin ahal dira Bidasoa eskualdearen barruan, irudiekin eta kontakizunekin, eta inguruaren ezaugarri historikoen berri ematen du" adierazi du Goizane Álvarez Bidasoa bizirikeko presidenteak. Dispositiboa alokairuaren bitartez tramitatzen da, egunean lau euroko kostuarekin eta harekin batera azalpenezko triptiko bat eta oinarrizko instrukzioak banatzen dira, gailuaren funtzionamendua azaltzeko.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com