Bidasoa bizirikek bi informazio-tailer abian jarri ditu enpresentzat egun dauden laguntzei buruz

Tailerrak eskualdeko autonomo eta mikroenpresentzako dira.

Irun, 2011ko martxoak 28.- Bidasoa bizirikek aktiboki eta etengabe egiten du lana Bidasoa eskualdeko enpresekin, aholkularitza-zerbitzu etengabea eskainiz indarrean dauden laguntza ekonomikoen gaian. Horrenbestez, tokiko garapen-agentziak zerbitzu hori sendotu nahi du, laguntzei buruzko bi informazio-tailer antolatuz. Laguntza horiek, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako 2011ko Krisiaren aurkako Planekoak dira, eta horien helburua da eskualdeko enpresei laguntza horiek eskuratzen laguntzea, lehiakortasunaren gaian estrategia hobetzeko proiektuak, ekimenak eta jarduerak gauzatzeko aukera izan dezaten.

Alde horretatik, bi informazio-tailer egingo dira; horietako bat martxoaren 31n, ostegunean egingo da, 19:00etan, eta bigarrena, berriz, apirilaren 5ean, 13:00etan. 12 eta 48 hilabete daramaten mikroenpresentzako eta autonomoentzako izango dira ikastaro horiek. Tailerrak Ospitale Zaharreko Bilera Aretoaren emango dira.

Asmoa da autonomoei eta mikroenpresei helaraztea Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen 2011ko Krisiaren aurkako Planeko laguntza-programaren aukerak, horrela betekizunak betez haien beharretara doitzen diren haiek eskuratzeko aukera izan dezaten.

Agertzeko interesa dutenek baieztatu egin behar dute bertaratzea, 943 633 937 telefonora deituta edo e-mail bat bidalita helbide honetara: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Helbide elektroniko hori babestuta dago spam bots direlakoen aurka. JavaScript aktibatu behar duzu, ikusteko.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com