Puntaleko Empresa Gunea Hondarribian: Bizirik Enpresa Gunea Puntala

Inaugurazioaren argazkiaIrun, 2011ko otsailak 17.- Gaur ireki da Hondarribian ‘Bizirik Enpresa gunea’ Puntal auzoan. Bertan izan dira Gobernuak Espainian duen delegatu Mikel Cabieces, Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkatea, Goizane Alvarez eta Maribel Lorenzo, Bidasoa Bizirikeko presidente eta zuzendaria hurrenez hurren. Hauez gain, Hondarribiko eta Irungo Udaleko zenbait zinegotzi egon dira bertan.

Obra Hondarribiko Udalak Puntala auzoan daukan lokal bat birgaitzea izan da bertan enpresagune bat egiteko. Aurrrekontua 193.000 eurokoa izan da eta 2010eko Plan E delakoaren bidez egin da.

“Hendaia kalean 10ean eraikitako Enpresagunea eraikitzeko beste urrats bat eman dugu. Asmoa hauxe da: Enpresagune hau Bidasoa Bizirik erakundeak kudeatzea, eta horrenbestez garapen agentziak aukeratzea gune honetan martxan jarriko diren proiektuak. Guretzat erronka zen Hondarribian honelako azpiegitura bat izan ahal izatea hondarribiar ekintzaileentat; irundarrentzat ere bada, eskualdekoa baita.”

Amelia Sanchok idatzitako proiektuan lokalak 5 bulego (horietako bi bikoitzak), 15 lagunentzako areto bat, sarrera, eta mugikortasun urritua duten pertsonentzat egokitutako komun bat ditu.

Banaketa hori eman beharreko zerbitzuaren beharren arabera egin zen; garrantzitsuena bost bulego ezartzea zen (banakakoak izan arren), hain zuzen ere sortzen ari diren enpresa txikiei zerbitzua eskaintzeko.

Lokal osoa estali egin da akustika isolatzeko, ezarri beharreko araudiak betez. Eta kanpoko arotzerian akustika isolamendua hobetzeko beirak jarri dira. Bestetik kontsumo txikiko berogailuak ezarri dira; banaka programatzen dira, eskaera eta kontsumoa kontrolatzeko.

“Obraren aurrekontua 193.000 eurokoa da, eta 2010eko E Planaren bidez ordainduko da.”

Enpresagune honek 6 lokal ditu:

  • 4 lokal duela gutxi sortutako enpresak kokatzeko
  • Lokal 1 Mondragon Unibertsitateko Bidasoako Campuseko ikasleek dituzten enpresak sortzeko proiektuetarako.
  • Areto 1 batzar, formazio eta bileretarako.

Enpresak gehienez hiru urtez egongo dira zentroan (epe hori da ustez enpresa proiektua lantzeko behar dena), eta alokairu kontratua izango dute, prezio onean. Hiru urte igarotakoan beste enpresak kokatu ahal izango dira bertan.

Bidasoa Bizirik erakundeak kudeatuko du enpresa gune hori, hau da Bidasoaren Garapenerako Agentziak. Bidasoa Bizirik Hondarribiko eta Irungo Udalek sortutako erakunde publikoa da, eta bere helburua ekonomia sustatu eta enplegua sortzea da. Lantzen duen esparruetariko bat Bidasoa eskualdeko ekimen gaitasuna sustatzea da, baita ekintzaileei lagundu eta aholkatzea ere, haiek dituzten enplegua sortzeko ideiak gauza daitezen.

BIZIRIK ENPRESA GUNEA puntalak hasieran enpresa hauek hartuko ditu bere baitan:

Enpresa: SIONSTUDIO

  • Harremanetan jartzeko pertsona: José María Cirujano López
  • Jarduera: Irudi birtualak edo 3Dak sortzea: 3 Dimentsioko ilustrazioak, Infografiak, Animazioak.

Enpresa: BALMES EXPERTISE-KONSULTING, S.L.

  • Persona de contacto: Manuel Arenas Prada
  • Jarduera: Enpresa txiki eta ertainak aholkatu eta laguntzeko formazio aditua eta kontsultoretza zerbitzua, hain zuzen ere haien negozioa nazio mailan eta nazioartean garatzeko, eta antolaketa eta informatika alorrak hobetzeko.

Enpresa: ENERFINOR

  • Harremanetan jartzeko pertsona: Gonzalo Ruiz de Azua Conde.
  • Jarduera: Energia eraginkortasunarekin zerikusia duten Zerbitzuak, profesional eta partikularrei zuzenduak.

Enpresa: BATIKBAT INFORMATIKA

  • Harremanetan jartzeko pertsona: Mikel Antoñana Otaño
  • Jarduera: Informatika aholkularitza, formazioa eta euskarri teknikoa.
  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com