Bidasoa bizirikek ZAISArekin batera Enpresa Zentro berri bat jarriko du martxan

Irun, 2011ko otsailak 15.- Bidasoa bizirikek gaur onetsi du Administrazio Kontseiluan beste Enpresa Zentro bat jartzea martxan ZAISAn, mugaz haraindiko plataforma logistikoan, alegia, Toki Garapenerako Agentziaren beraren eta Zona Aduanera de Irun, (Zaisa) Elkarte Sustatzailearen artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorioz sorturiko plataforman.

Bidasoa biziriken eta ZAISAren arteko lankidetza hitzarmen hau sortu berriak diren enpresei leku bat egiteko asmoarekin sortu da, eta ekintzailetzari balioa emateko, eta ekintzaileei beren negozioak garatzeko moduko leku batean beren proiektuak finka ditzaten laguntzeko. Kontua da enpresa sortu berriei beren negozio-jarduera hasten laguntzea, beren enpresa ezaugarrietara egokitzen den leku batean eta, horrela, han kokatzen diren enpresen artean giro atsegina sortzea” dio Bidasoa bizirikeko presidente Goizane Álvarezek.

ZAISAk leku bat prestatu du Zaisa I Industrialdeko Europa kaleko “G” pabiloian enpresa zentro honetarako; bertan kokatuko lirateke Bidasoaldeko 6 enpresa sortu berri eta lokalak prestatuak egongo dira datorren astetik aurrera.

Lokal berri hauetan kokatu nahi duten enpresek ezin dute izan 12 hilabete baino gehiagoko jarduera fakturazioarekin. Ildo honetatik, pertsona interesdunek beren eskabidea bete beharko dute Bidasoa bizirikeko Autoenpleguaren Departamentuan, Mirarietako Ama Birjinaren kalean (Zaharren Udal Egoitzaren aurrean). Eta 943-633937 telefono zenbakira ere deitu ahal dute informazioa eskatu nahi badute.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com