Bidasoko eskualdea Fiturren

Irun, 2011ko urtarrilak 20.- Bidasoko Eskualdea, aurten ere, Fitur Turismoaren Nazioarteko Azokara joango da. Madrilen izango da urtarrilaren 19tik 23ra arte. Eskualdeko ordezkaritza azoka honetan izango da, Euskadiren standean, Euskal Kostaldearen erakustokian, Irun eta Hondarribia sustatzeko bi udalerrietako erakargarritasun turistikoak ezagutzera emanez.

Aurreikusia dago Bidasoko eskualdearen ordezkari gisa Hondarribiko Alkate Aitor Kerejeta, Bidasoa bizirikeko presidente Goizane Alvarez eta Bidasoa bizirikeko Turismo departamentuko Fernando Gonzalez joango direla Fiturreko edizio berri honetara. Gainera, bertan izango da Bidasoa bizirikeko Turismo departamentuko turismo-informatzaile bat ere azokako egunetan. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren buru Pilar Zorrilla izango da Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

Bidasoko eskualdea Euskadiren standean egongo da, Euskal Kostaldearen erakustokian, eta teknologia berrien eta turismoaren aldeko apustua egingo du Fiturreko edizio berri honetan. “Zalantzarik gabe, azoka hau turismoaren sektoreko jardueren eta berritasunen epizentroa da, eta gure eskualdeak bertan egon nahi du, urtero bezala, erakusleiho honetan –esan zuen Goizane Alvarez Bidasoa bizirikeko presidenteak–. Gainera, eskualdeko 2011ko ostatuen liburuxka berria aurkeztuko dugu, eta gastronomiako liburuxka bat ezagutzera emango da, Bidasoko elementu erakargarrienetako bat bezala”.

Aurten ere, azokak aukera ematen dio eskualdeko ordezkaritzari eta Turismoko departamentuari harremanetan eta bileretan lan zabala egiteko, turismoa sustatzeko sareetan parte hartzen duten beste entitate batzuekin topaketak eginez, Fiturreko edizio honetan eskualdea sustatze aldera, zalantzarik gabe Estatuko turismoaren hitzordu ezinbestekoa baita, berak ematen dio-eta hasiera denboraldiari eta berak markatzen ditu-eta sektoreko urteko berritasunak.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com