Bidasoa biziriken Turismo Web orriak 11.635 bisita izan ditu 2010eko bigarren seihilekoan

Irun, 2011ko urtarrilak 21.- Bidasoa biziriken Web orriak guztira 11.635 bisita jaso ditu 2010eko iragan uztailaren 1etik uztailaren 31 arte, orrialdea, erabiltzen duten bisitariei begira, berritu ondoren, edukien kopurua eta informazioa bilaketa handitzeko eta hobetzeko helburuarekin.

Bidasoa bizirikeko presidente Goizane Álvarezek dioen moduan “Bidasoa biziriken Turismo Web orrialde berri hau jauzi kualitatibo bat izan da aurreko orrialdearekiko; izan ere, turismo-informazioaren alorrean abangoardian kokatu beharra zegoen, albait gehien erraztuz informazio-bilaketa eta Bidasoaldeko zerbitzuak eta produktuak esku-eskura jartzea lortuz”.

Ildo horretatik, joan den uztailean orrialdea berritu ondoren, 11.635 bisita izan dira. Bestalde, Web orrialdean nabigatu duten erabiltzaileen jatorriari buruz esan behar da bisitari gehienak Espainiakoak direla, eta Euskadi dela bisita gehien egin duen Erkidegoa; atzetik, Madril, eta azkenik, Katalunia. Bidasoa biziriken Turismo Web orria gehien bisitatu duen bigarren herrialdea Frantzia izan da eta hirugarrena Estatu Batuak.

Web orrialdea lau hizkuntzatan eskaintzen delako da hori: gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa. Gainera, orrialde dinamikoa eta arina da, Bidasoaldeko jendeari zuzendua zein turismoari buruzko informazioa lortu nahi duten turistei zuzendua, egin daitekeen turismo motaren inguruan —tematikoa, profesionala edo gastronomikoa— informazio ugari ematen baita. Ematen da, orobat, programatutako ekitaldi eta jardueren berri eta, beste gauza batzuen artean, ostatuen inguruko eskaintza ere bai.

Orrialdearen nabigazio-menua oso erraza eta intuitiboa da eta bederatzi atal nagusitan banatua dago; horietatik ateratzen diren goitibeherako menuek erabiltzaileari nahi duen informazioa aise lortzen laguntzen diote. Hauxe da Bidasoa biziriken Turismo Web orrizren helbidea: La dirección de la página Web de Turismo de Bidasoa activa es www.bidasoaturismo.com.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com