HLPPko ikasleak praktikak egiten hasi dira

8 ikasle praktikak egiten ari dira Bidasoa Eskualdeko ostalaritzako hainbat establezimendutan.

Irun, 2011ko urtarrilak 4.- Bidasoa bizirik kudeatzen ari da Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programa. Eskaintzen diren modalitateei buruzko informazioa (“Sukaldaritza”, “Ekipo mikroinformatikoen mantenimendua” eta “Ibilgailuaren mekanika”) 40 gazte jasotzen ari dira, eta horietatik, “Sukaldaritza” bigarren kurtsoko 8 ikasle praktikak egiten hasi dira Bidasoa Eskualdeko ostalaritzako hainbat establezimendutan.

Goizane Álvarez Bidasoa bizirikeko presidenteak hau azpimarratu du: “Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programa honen aldeko apustua egin genuen DBHko 4. mailatik gorako titulazio akademikorik ezta Lanbide Heziketa titulurik ez duten eskualdeko 16 eta 18 urte bitarteko gazteei alternatiba bat eskaintzeko”. Horrela, programa amaituta, ikasleek espezializatu diren gaiari buruzko Lanbide Kualifikazioa Egiaztatzen duen Diploma bat jasotzen dute, eta horrez gain, DBH titulua lortzeko aukera ere badute. Gazte hauek Mendibil Elkarte Pedagogikoaren eskutik jasotzen dute prestakuntza, elkarte hau programaren heziketa-zerbitzuen prestazioaren entitate esleipenduna baita, gainera, espezializatzen diren sektorean lan egiteko gaitasuna ematen diete.

Programa honek helburu bikoitza betetzen du. Alde batetik, ikasleak lan-munduan sartzen dira, eta lanaren mundua ezagutu ahal dute hainbat tailerretan egiten duten jarduera praktiko baten bitartez, lanaren munduan sartzeko behar dituzten baliabideak lortuz. Eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan amaitu ez diren gaiak gainditzeko aukera; zeren eta helduentzako Hezkuntza Zentroekin egindako hainbat hitzarmenen bitartez, ikasleek DBH titulua baliozkotu eta lortu ahal izango dute” erantsi du Goizane Álvarez Bidasoa bizirikeko presidenteak.

Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programaren prestakuntza eskaintza askotarikoa da eta hainbat berritasun ditu. Lehen mailan “Sukaldaritza” ikastaro bat ematen ari da. Ikastaro honetan 11 ikaslek dihardute eta “Ekipo mikroinformatikoen mantenimendua” ikastaroaren lehenengo promozioak oso harrera ona izan du Bidasoa Eskualdeko gazteen artean ikasgeletan 13 ikasle daudela. Bestalde, bigarren mailan, “Sukaldaritza” ikastaroko 8 ikasleak Bidasoa Eskualdeko ostalaritzako hainbat establezimendutan hasi dira praktikak egiten, eta horri dela-eta gazte horiek sektorea ezagutu eta brene prestakuntza amaitu ahal izango dute eskualdean hain garrantzitsua den ostalaritza bezalako sektore batean lan egiteko. Era berean, “Ibilgailuaren mekanika” ikastaroko ikasleek ikaskuntzarekin jarritzen dute eta datorren martxoan hauek ere hasiko dira beren praktikak egiten Bidasoa Eskualdeko hainbat enpresatan.

Bi ikastarok osatzen dute programa eta haietako bakoitza 3 modulutan egituratzen da: bata espezifikoa da eta lanbide bat ikastea ahalbidetzen du; beste bat, orokorra, DBH graduatua lortzeko prestatzen du eta hautatu den espezialitateari buruzko ezagutza teorikoak eskaintzen ditu; eta lanbiderako aholkularitza, lanaren munduarekin lotuta dagoen guztiarekiko hurbilpen teorikoa. Prestakuntza hau sektoreko enpresetako 330 orduko praktikekin osatzen da, eta lehengo aldiz egingo dira prestakuntzaren 2. urtea amaituta.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com