Bidasoa bizirikek beste prestakuntza tailer bat egingo du enplegua bilatzeko

Apirilean Bidasoa bizirik berriz ere prestakuntza tailerrak ematen hasiko da etorkizuna duten Lanbideen el Espazion. Gauza berrien artean “Gizarte trebetasunak eta enplegu-bilaketa" garatzeko tailerra azpimarratu behar da. Ikastaro honen helburua zera da, pertsonaren baitako eta pertsonen arteko trebetasunak garatzea, ikastarogileek beren errealitateari modu eraginkorragoan aurre egin diezaioten gizarteratzeari begira, edota lan-merkatuari begira, edo aurrera egiten eta beren ingurunearekin (dela lanekorekin, dela sozial edo komunitarioarekin) harremanak izaten lagunduko dieten ekintzak egiteari begira.

Ikastaroak enpleguaren bilaketak dituen hainbat alderdi aztertuko ditu, hala nola lan-merkatuaren gaur egungo egoeraren eta bilaketaren xede diren eginkizunak garatzeko beharrezko gaitasunen analisia, elkarrizketaren teknikak, curriculumaren diseinua eta aurkezpen-gutunak. Tailerra 15 lagunek egin ahal izango dute, Irungo eta Hondarribiko Udaletako Gizarte Zerbitzuen ardurapean, enplegagarritasun maila hobetzeko tresna gisa.

Bidasoa bizirikeko presidente Goizane Alvarezek dioenez “Une honetan guztion lehentasunetako bat langabezian dauden pertsonekin lan egitea da, prestakuntza baliabideak antolatuz, honelako tailerren bidez lagunduz, horien bidez antzematen eta indartzen baitira beren gaitasun pertsonalak eta profesionalak eta, era berean, egungoa bezalako lan-merkatu konplikatu baten aurrean hobeto kokatzen laguntzen baitzaie".

Apairilean jarraituko da tailer iraunkorren programarekin; haietan, asteko egun bakoitzean gai desberdina lantzen da, eta besteren kontura lan bilatzeko edo nork bere lanpostua sortzeko dauden baliabideak eta teknikak sakon aztertzen dira taldean.

Hilabete honetan, gainera, honako tailer hauetan parte hartu ahal izango da: “Enpresek eskatzen dituzten gaitasun nagusien azterketa”, eta ”Enplegua administrazio publikoan” edo “22 aholku lana bilatzeko”, eta abar.

Informazio gehiago behar izanez gero, interesatuek El Espazioko bulegoetara (Anaka kalea, 27) jo dezakete, edo www.elespazio.com web orria kontsultatu, edo 943-633 160 telefonora deitu.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com