Bidasoa bizirikek hitzarmena sinatu du Ficobarekin enpresa-haztegi bat jartzeko

Bidasoa bizirikek Ficoban handituko du bere enpresa-haztegia, Ficoba Fundazioarekin sinatu duen hitzarmenari esker. Hitzarmen honen bitartez, erakustazokak instalazio horretako 5 areto Bidasoako Garapenerako Agentziari uzteko konpromisoa hartu du, bertan koka daitezen enpresa-proiektu berriak. Lokal horien lagapena urtebetekoa da, baina adierazi gabe luzatuko da epea, alderdietakoren batek bestelakorik eskatu ezean. Akordioak, orobat, aukera ematen du Erakustazokako beste areto batzuk erabiltzen uzteko aurkezpenak egiteko.

Akordio honek berriz ere balioa ematen dio Bidasoa bizirikek ekintzailetzaren, alegia, eskualdeko izaera ekintzailea sustatzearen alde egindako apostuari; izan ere, hori baita gure lurraldean ekonomia dibertsifikatzeko eta enplegua sortzeko funtsezko faktorea. Gure eskualdeko goi mailako kualifikazioko gazteek benetako zailatasunak dituzte beren lehen enplegua aurkitzeko. Horientzat aukera bikaina da beren jarduera esparru horretan gauzatu ahal izatea” adierazten du Bidasoa bizirikeko presidente Goizane Álvarez andreak.

Leku berri hauek lehendik Bidasoa bizirikek dauzkanei gehitu egiten zaizkie eta balio erantsi handiko proiektu berrietan jarduteko izango dira. Une honetan badira jada eskari batzuk eta horien azterketa egiten ari da; hitzarmenak gauzatzen joan ahala, joango gara horien berri ematen.

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com