Bidasoa bizirikek Gipuzkoa Market tresnari buruzko ikastaroa antolatu du

Iragan apirilaren 21ean Bidasoa bizirikek, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin batera, Gipuzkoa Market tresnaren lehenengo prestakuntza-ikastaroa egin zuen. Guztira Irungo eta Hondarribiko 10 saltokik hartu zuten parte tailer guztiz praktiko horretan; bertan irakatsi zen nola eraman gora informazioa, argazkiak edo bideoak, atariak ematen dituen beste aukera batzuen artean. Ikastaroaren helburua zen azken batean atariak nola funtzionatzen duen ikastea eta saltokiaren fitxa erabat eguneratua edukitzea.

Doako eta bi ordu inguruko ikastaro horretan parte hartzeko, aurrez Gipuzkoa Marketen izena emanda egotea besterik ez zen behar.

Gipuzkoa Market online zerbitzu bat da, lurraldeko saltokiak eta profesionalak bultzatu nahi dituena, bezero gehiago lortzen, errentagarriagoak eta lehiakorragoak izaten lagundu nahi diena, eta bereziki, Internetek eta informazio-teknologiek eskaintzen dituzten abantailez aprobetxatzen lagundu nahi diena. Nolabait ere, erakuslehio bat da dohainik eta modu berritzailean enpresaren irudia publizitatzeko eta indartzeko.

Gutxi barru Bidasoa bizirikek berriz ere ikastaroak egiteko asmoa du, Gipuzkoa Marketek eskaintzen dituen aukera guztiak irakasteko. Argibide gehiagotarako, deitu Bidasoa bizirikera: 943633076.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com