Bidasoa bizirikek Lehiatila Bakarraren zerbitzua eskaintzen du enpresak sortzeko

Bidasoa bizirikek eta Autoenplegurako atalak enpresak sortzeko Enpresen Lehiatila Bakarra gehitu die ekintzaileei eskaintzen dizkien zerbitzuei.

Enpresen Lehiatila Bakarrak enpresa bat sortzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzeko tramitazioa erakundeen aurrean egiteko aukera emango du. Bidasoa bizirikera negozio ideia batekin etortzen eta, beharrezkoak diren azterlanak egindakoan, beren enpresa sortu nahi duten ekintzaileen eskura dago.

Horrenbestez, Bidasoa bizirikeko Autoenplegu departamentura bere ideiarekin datorrena, bere enpresa sortua duela irten liteke bertatik, beste bulegorik edo lehiatilarik bisitatu gabe.

Baliabide hau hizketakide bakarra izango da pertsona sustatzaileen eta erakundeen artean (Foru Ogasuna, Gizarte Segurantza, Merkataritzako Erregistroa, Eusko Jaurlaritza, eta abar). Beraren bitartez egin ahalko da administrazio-tramitazioa ekintzaileen izenean eta erraztu egingo da, beraz, ekintzaile horien lana, beren enpresa sortzeko tramite burokratikoak eta administratiboak egiten denborarik igaro beharrik ez dutelako.

Zerbitzu hau Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin hartutako akordioari esker eman ahal da; Ganberak beharrezkoak diren tramiteak egiteaz arduratuko den teknikari bat jartzen du Bidasoa biziriken eskura. Tramiteak egindakoan, dokumentazio guztia itzuliko zaie sustatzaileei.

Enpresen Lehiatila Bakarra Gipuzkoako Ganberak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Ganberen Kontseilu Gorenak eta Presidentzia Ministerioak sustatzen eta finantzatzen dute.

Pertsona interesdunak zerbitzu berri honetaz Autoenplegu Departamentuan eta Enpresa Zentroan informatu ahal dira, Mirarietako Ama Birjinaren kalean, 943 63 39 37 telefonoan, edo posta elektroniko bitartez  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com