MERKATARITZA DIGITALIZATZEKO TEKNIKARIA (23-419)
Irungo Udalak, Administrazio Publikoko lehen esperientzien programaren bidez, MERKATARITZA DIGITALIZATZEKO TEKNIKARI bat eskatzen du.Lanpostuak, besteak beste, eginkizun hauek izango ditu:
– Udalaren, merkataritzaren eta beste sektore batzuen arteko komunikazio digitala indartzea, webgunean, sare sozialetan, newsletterretan eta abarretan informazioa txertatuz.
– www.irun.market tokiko online merkataritzako plataforma sustatzea saltokien eta bezero potentzialen artean. – Saltoki berriak erakartzea plataforman sar daitezen. – Merkataritza, oro har, digitalizatzea sustatzea, prestakuntza eta/edo laguntza propioen berri emanez, baita beste administrazio eta/edo erakunde batzuena ere. – Irun Market Europako proiektua garatzen den bitartean euskarria ematea. Proiektu horren funtsezko ardatzak dira sektorearen digitalizazioa eta iraunkortasuna, OTT plataforma, autodiagnostikorako tresnak eta kudeaketa hobetzeko tresnak eta merkataritza txikian jasangarritasun-prozesuak txertatzea.
• Titulazioa: Komunikazioa, Marketina, Giza Zientziak eta Komunikazioa, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza edo antzekoa.
• Euskara: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2.
• 30 urtetik beherakoa izatea.
• Aurreko praktikaldiko kontraturik ez izatea.
• Lanposturako sarbidea ematen duten ikasketak amaitu zirenetik 3 urte baino gehiago igaro ez izana.
Eskaintzen da: 12 hilabeteko iraupena duen praktikaldiko kontratua. Lanaldi osoa. Soldata 1.871,74 €gordin hilean gutxi gorabehera
Informazio gehiagorako eta izena emateko sakatu hemen