
Eskualdeko bost enpresak hartu dute parte Bidasoa bizirik-eko Berrikuntza Suspertzeko Programan
- Programaren helburua da eskualdeko enpresetan berrikuntza- eta hobekuntza-ekintzak sustatzeko zerbitzu teknologikoak finantzatzea.
- Programaren laugarren edizioa da, eta dagoeneko 26 enpresak hartu dute parte.
Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, bost proiektu berritzaile hautatu dituzte Berrikuntza Suspertzeko Progarman (BSP) parte hartzeko. Programa honen helburua da Irun eta Hondarribiko enpresetan berrikuntza eta lehia hobetzeko ekitnzak sustatzeko zerbitzu teknologikoak finantzatzea.
“Programa honetan parte hartu duten enpresek 12.100 euro arte jaso dituzte berrikuntzan espezializatutako zentro baten zerbitzuak finantzatzeko. Enpresak berak aukeratu du zentro hori, eta zentro teknologikoa nahiz prestakuntzakoa izan zitekeen, baita ingeniaritza espezializatua ere. Bost hauekin, dagoeneko 26 dira programaren lau edizioetan parte hartu duten eskualdeko enpresak”, azaldu du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak.
“Zentro espezializatu horien laguntzaz, bost enpresek beren egoera aztertu, merkatuan hobekuntza- eta berrikuntza-aukerak identifikatu eta lankidetza-proiektuak abian jartzeko ‘partner’ak aurkitu ahal izan dituzte. Lehiakortasun-hobekuntzak ere egin ahal izan dituzte berrikuntza-proiektuak garatu ahal izateko”, gaineratu du María Serranok, Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak.
Hamar eskaera hautaketa-prozesuan
Programan parte hartzeko prozesua abenduan ireki zen Irun eta Hondarribiko ETE eta mikroETE guztientzat. Baldintza bakarra enpresaren jarduera nagusia VIAIRUN (Mugikortasun garbia, Garraio eta logistika aurreratua, Retail 4.0 eta/edo Zerbitzu Aurreratuak) proiektuaren esparruan identifikatutako espezializazio-sektore eta -eremuetakoa izatea zen edo, bestela, laguntza edozein espezializazio-eremu horiekin lotutako irtenbide berritzaileak ezartzeko eskatzea.
Guztira hamar eskaera aurkeztu ziren eta eta Berrikuntza Suspertzeko Programaren Balorazio Batzordeak hautatu zituen bost proiektuak, haien izaera berritzailearen, konponbidearen eraginaren, epe luzeko jasangarritasunaren, proposamenaren bideragarritasunaren, espezializazio-sektoreekin zuten lerrokatze-mailaren eta aurkezpenaren kalitatearen arabera.
Balorazio Batzordea Bic Gipuzkoak, Gipuzkoako Bazkundeak, Innobasquek, Zaisak eta Bidasoa bizirik-ek osatzen zuten.
Hautatutako proiektuak
Aukeratutako enpresek maiatzaren 15era arte garatu ahal izan zituzten beren proiektuak, eta honako hauek izan dira:
-Innventa energía: bizikleta elektriko optimizatu baterako bateria bat diseinatu eta prototipatzea.
-Alcad Electronics: UHF wireless irakurgailua diseinatzea RFID etiketak irakurtzeko, ACCURO by Alcad aktiboak kudeatzeko plataformarekin integratuta, eraginkortasun logistikoa hobetzeko.
-DecoDidheya: mugikortasun elektrikorako eskuleku berriak.
-Mecanoplastica: 4.0 informazioa sartzea injekzio-moldeetan, ibilgailu elektrikoentzat.. Mecanohub.
-Iruma, diseinua eta proiektu industrialak: lubrifikazio behartua duten tren zinematikoetarako proba-bankua kontrolatzeko softwarea.
Bestalde, Cidetec Fundazioa, Atelei Engineering, Adimedia eta Agerre Instalakuntzak izan dira zerbitzu espezializatuetako enpresak.
Mecanoplastica enpresako Iñaki Vázquez-ek dio programan parte hartu izanaren esperientzia “oso ona” izan dela. Programa honekin oso ondo lerrokatzen zen beharra genuen enpresan, eta, horri esker, aplikazio bat garatu ahal izan dugu bezeroek edozein gailu digitaletatik gure produktuetako baten jarraibideak eskuratu ahal izan ditzaten, orain arte paperean ematen zirenak. Programatik Bidasoa bizirik-en jarraipena nabarmenduko nuke batez ere, prozesu osoan lagundu digulako eta proiektua bukatzeko atzean egon delako. Eskainitako erraztasun guztiak eskertzea ere gustatuko litzaidake”.
Adimediako Alexis Mindegiak, berriz, “Bidasoa bizirik-en lana” nabarmendu du, “eskualdeko enpresak harremanetan jarri eta laguntzak eta diru-laguntzak eskuratzeko aukera ematen baitu. Mekanoplasticarekin abian jarri duguna bezalako proiektuak bakarka garatzeko konplexuak dira”.
Azkenik, aipatu behar da proiektu hau Mugikortasun Garbi, Garraio eta Logistika Aurreratutko eta retail 4.0. Hiri-Barruti Berritzaile Inklusibo eta Adimendua proiektuaren barruan sartzen dela, VIAIRUn proiektuaren esparruan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo Sailak finantzatzen duela %60an.