150 lanpostu baino gehiago eskaini ziren asteazkenean XXVI. Enpleguaren Astean
Asteazkeneko jardunaldian 24 enpresak hartu zuten parte, eta 150 lanpostu baino gehiago eskaini zituzten. Horietatik% 86k epe laburrean kontratatzea aurreikusten du.
-
- 240 pertsona baino gehiago joan ziren Ficobara lan-elkarrizketak egitera.
- Jardunaldian parte hartu duten enpresen %86k kontratatzeko asmoa du.
Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, XXVI. Enplegu Astea ospatu zuten asteazkenean Ficoban, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako ekitaldia. Hitzordu honen helburua da eskualdeko enpresei beren beharretara egokitzen diren profilak eskaintzea, eta lana bilatzen ari diren pertsonei lanpostu bat aurkitzen laguntzea.
Asteazkeneko jardunaldian 24 enpresak hartu zuten parte, eta 150 lanpostu baino gehiago eskaini zituzten. Horietatik% 86k epe laburrean kontratatzea aurreikusten du.
Ficobako beheko solairuan eta lehen solairuan bisitariak egon ziren denbora guztian, segurtasun neurriak uneoro errespetatu baziren ere. Gune horietan, enpresek lana bilatzen ari diren pertsonen curriculumak bildu zituzten eta haiekin elkarrizketa izan zuten.
Jendea aldez aurreko hitzorduaren bidez eta hainbat ordu-tartetan sartu zen Ficobara. Horrela, ahalik eta aglomerazio eta ilara gutxien sortu ziren enpresekin elkarrizketak egiteko.
Nabarmendu behar da aurretik, Bidasoa bizirik-en webgunean argitaratutako eskaintzen bidez, 615 elkarrizketa eskatu zituzten 224 pertsonak eman zutela izena. Eta benetako parte-hartzea 240 pertsonatik gorakoa izan zela, 600 elkarrizketa baino gehiago egin zituztenak.
Enpleguaren Astean, ZITAP aldi baterako laneko enpresako Amaia Manriquek hau azaldu zuen: “10 edo 15 urte daramatzat Enpleguaren Astera etortzen. Oso ekimen ona dela uste dut, eta normalean beti aurkitu izan ditugu profil onak. Batez ere Bidasoako enpresekin lan egiten dugunez, eskualdeko pertsonak izatea gustatzen zaigu. Aurten hamaika eskaintza izan ditugu, eta, azoka honi esker, denak edo gehienak betetzea espero dugu. Orain oso profil teknikoak behar ditugu: soldatzaileak, tornulariak, karrozeroak, biltegirako jendea…”.
Bestalde, lehen aldiz Enpleguaren Astean parte hartzen zuen ABL Gipuzkoa Frantziako enpresako Amaia Etxeberriak adierazi zuen “eskaera handia dugula Frantziako enpresen aldetik igeltserotzan, iturgintzan eta ostalaritzan, eta, beraz, oso interesgarria iruditzen zitzaigun azoka horretan parte hartzea, profil desberdinak aurkitzeko eta hautagai interesgarriak ezagutzeko”.
Balorazio positiboa
Jardunaldia bukatu zenean, Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak azaldu zuenez, “Bidasoa Behereko egungo langabezia-zifrak azken urteotako txikienak dira. 2015ean %14,3ko tasa izatetik %10,7koa izatera pasatu gara. Testuinguru horretan, oraindik lanik aurkitu ez duten pertsona horiei laguntzen jarraitu nahi dugu Bidasoa bizirik-k. Ez bakarrik Enpleguaren Astea bezalako ekitaldiekin, non gaur berriro ikusi ahal izan baitugu jende asko etortzen dela, baizik eta prestakuntza eskainiz lanpostu jakin batzuk errazago lortzeko, betiere langabezia-tasa hori jaisten jarraitzeko helburuarekin”.
Azkenik, Bidasoa bizirikeko presidenteorde María Serranok hau gehitu zuen: “Enpleguaren Astean egindako elkarrizketa horietako asko lan-kontratuetan gauzatzea espero dugu. Azken finean, helburu horrekin egiten dugu lan Bidasoa bizirik-en, enplegu-eskatzaileei nahiz enpresei lana bilatzeko eta langileak hautatzeko prozesua erraztea”.