Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren FOCAD (Garapena eta Lankidetza sustatzeko Fondoa) laguntzaren barrenean dago eta, “Lenka herriaren Ibilbidean” dauden lau lurraldeetan hezkuntza-prozesu baten markoaren barrenean, tokiko ekonomiaren garapena (gaztelaniaz DEL) sustatzen du; inplikatutako erakundeetako (munizipalitateak, sektore akademikoa, sektore pribatua eta gizarte zibila) teknikariak eta garrantzizko agenteak gai honetan trebatuz eta espezializatuz eramaten da aurrera proiektua.
Honduraseko erdi-mendebaldean dauden departamentuetan gauzatzen da (Santa Rosa de Copán, Lempira, Intibucá eta Comayagua) eta erakunde publiko eta pribatuen arteko hitzarmen gune bat sortu nahi du, hartara erakunde horien arteko loturak eta haien gaitasunak prestakuntza eta parte-hartze tailerren bitartez sendotzeko; lan horren ondorioz sortuko da Tokiko/Lurraldeko DEL estrategia, bai eta DEL lurraldeka Kudeatzeko Unitate bana ere, horietako bakoitza izango baita tokian-tokian eta lurralde bakoitzean DEL sustatzeko proiektuak kudeatzeko arduraduna.
Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza