Bidasoaldeko turismoaren sustatzaileak turismo-helmuga gisa
Bidasoa bizirikek eskualdeko turismo-jarduera dinamizatzen parte hartzen du: Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera lan agiten dugu eta erakunde horien lana osatzeko geure ekimenak garatzen ditugu.
Hori da turismo atalaren helburua, eta hauek bere egitekoak:
- Urte osoan, etengabe, informazio bila datorren eskualdeko bisitariari harrera egitea.
- Sektoreko enpresen eta eskualdeko bisitarien arteko bitartekotza egitea.
- Eskualdearen turismo-jardueraren sustapenari lagunduko dioten ekitaldi espezializatu eta lankidetza-sare guztietan presentzia izatea.
Turismo Departamentura jo dezakezu baldin eta...
...zure enpresaren jarduerak turismoarekin zerikusia badu eta...
- Zure enpresak presentziarik ez badauka zure herriko turismo-eskaintzan: gure turismo-bulegoen sareak eta web guneek informazio eguneratua eskaintzen diote eskualdeko bisitariari.
- Turismo sektoreari laguntzeko bereziki zer laguntza-ekonomiko dauden ez badakizu: aholku emango dizugu eta tramitazioa egiteko laguntza ere bai.
- Zure ideiak iritzi aditu batekin alderatu nahi badituzu: doako aholku zerbitzua eskaintzen dizugu eta sektoreari buruzko informaziorik berriena.
...zure inguruneko turismoaren sustapenean lan egiten baduzu eta...