Prospekzioa

Bidasoa biziriken eta eskualdeko enpresa sarearen arteko komunikazioa kanala

Bere egitekoa modu eraginkorrean betetzeko Bidasoa bizirikek komunikazio-kanala behar du inguruneko enpresekin, kanal zuzena, egonkorra eta proaktiboa.

Hori da prospekzio atalaren helburua, eta hauek bere egitekoak:

  1. Bidasoa biziriken zerbitzuen berri ematea eskualdeko enpresa sareari.
  2. Enpresen aldetik informazioa jasotzea, egoera ekonomikoarekin bat haien egungo eta etorkizuneko premiak zeintzuk diren jakiteko.
  3. Informazio hori balio erantsiarekin itzultzea.

Prospekzio Departamentura jo dezakezu baldin eta…

...enpresa baten gestioan parte hartzen baduzu eta...

  • Zure plantillan lanpostu bat betetzeko baduzu: Bertako lan-poltsa daukagu, eta LANBIDE Euskadiko Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzailea gara.
  • Zure kargura dagoen langileriaren gaitasuna handitu beharrean bazaude: Enpresetan prestakuntza antolatzen dugu eskariaren arabera.
  • Zure erabakiak oinarrituta hartzeko behar adina informaziorik ez baduzu: Zatoz gure doako aholku zebitzura.
  • Zuen eskura zer laguntza-ekonomiko dauden ez badakizu: Aholku emango dizugu eta tramitazioa egiteko laguntza ere bai.
  • Inguruko beste enpresa batekin batera lan egiteak elkarri mesede egingo dizuela uste baduzu: Guk egingo dugu bitartekotza.

Harremanetarako

Prospekzioa

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 

Nahi al duzu Bidasoa bizirikek zure enpresa bisitatzea?

Has zaitez gure zerbitzuez lehenbailehen probetxu ateratzen, jar zaitez gurekin harremanetan.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com