Prestakuntza

Pertsonak lehen lanerako, lan berrirako edo lan aldaketarako prestatzen ditugu

Bidasoa bizirikek prestakuntza ikastaroak antolatzen ditu gazteentzako, oinarrizko ikasketak amaitu ez dituzten edo lan-merkatuan sartzeko kualifikaziorik ez duten langabetuentzako.

Prestakuntza Atalak funtsean honakoa eskaintzen du:

  • Ikastaro homologatuak, urtean 1050 ordukoak, Lanbide Hastapeneko Zentroan, 16-20 urteko gazteentzat.
  • Ezpezializazio-ikastaroak: arotzeria metalikoa, txapa eta pintura, administraritza, gizarte zerbitzuak, ostalaritza…
  • Teknologia berrien hizkuntzen, ziurtagirien eta abarren eskakizunetara egokitzeko ikastaroak.
  • Prestakuntza enpresetan egiten diren praktikekin tartekatzen duten programak.

Nork jo dezake guregana?

Beren ikasketak amaitu gabe dituzten eta lehendabiziko lana bilatzeko behar bezala prestatu nahi duten eskualdeko gazteek (16urtetik aurrerakoek).

Lan merkatuan berriro sartzeko behar bezala prestatu nahi duten pertsona langabetuek.

Beren lanbide profila hobetzeko edota merkatuko eskakizun berrietara egokitzeko etengabeko prestakuntza egin nahi duten Bidasoaldeko Txingudiko hiritarrek.

Zergatik jo behar duzu guregana?

  • Zure ikasketak amaituak izanda ere, badakizulako lan-merkatura sartzeko prestatu beharra daukazula.
  • Lana bilatzen esperientziarik ez duzulako, lehen aldiz baitzabiltza lan bila.
  • Ez dakizulako eskualdeko ze prestakuntza-eskaintzak erantzun ahal dion zuk behar duzun horri.
  • Ez daukazulako lan-esperientziarik eta eskualdeko enpresetan praktika bila zabiltzalako.
  • Zure lanbide-profila hobetu eta merkatuaren eskakizunetara egokitu nahi duzulako.

Harremanetarako

Enplegua, orientazioa eta prestakuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com