Aholkularitza aditua

Zure kualitateak eta jomugak aintzat hartuta, egungo lan-merkatuan etorkizunari begira aukeratzen laguntzen dizugu.

Bidasoa bizirikek bere pertsonal teknikoaren bitartez enplegua bilatzeko aholkularitza pertsonalizatua, lanbidearen berrorientazioa eta prestakuntza-ibilbideak ematen ditu.

Aholkularitza aditua arloak funtsean zera eskaintzen du:

  • Doako zerbitzua, informaziorako, orientaziorako eta aholkularitzarako.
  • Laguntza tekniko profesionala.
  • Multimedia programak eta baliabideak.
  • Bibliografia eta dokumentazio espezializatua: Prentsa, aldizkari ofizialak, web atari tematikoak, eta abar.

Nork jo dezake guregana?

Lan bila dabiltzan, lana aldatu nahi duten edo beren kulifikazio profesionala hobetu beharra duten Bidasoaldeko Txingudiko hiritarrek.

Zergatik jo behar duzu guregana?

  • Lana bilatzen esperientziarik ez duzulako, lehen aldiz baitzabiltza lan bila.
  • Lana bilatzerakoan lagungarri gerta dakizkizukeen web tresnak zeintzuk diren ez dakizulako.
  • Zertan behar nuke prestakuntza? Nondik hasiko naiz? Zeure prestakuntza-gida diseinatzen lagunduko dizugu, Etengabeko Prestakuntzarako Berariazko Plana.
  • Enpresa batean lan egiten baduzu eta ziurtagiriak eta karnet profesionalak lortu nahi badituzu: Ikastaro presentzial praktikoak eskaintzen ditugu eta on-line tresnak.
  • Zure erabakiak ongi oinarrituta hartzeko informaziorik ez baduzu: Bidasoa bizirikek Bidasoaldeko ekonomiari buruzko informazio guztia jasotzeko eta prozesatzeko zerbitzu iraunkorra du.

Harremanetarako

Enplegua, orientazioa eta prestakuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com