Europar Programak

Tokiko jarduera ekonomikoa ikuspegi zabalago batetik begiratuta dinamizatzen

Bidasoa bizirikek, enpleguaren eta enpresaren alorrean, Europar Batasunak lagunduriko programak ezartzea bultzatzen du Bidasoaldean.

Europar Batasunak diru-laguntzak ematen ditu Europaren kohesio ekonomiko eta soziala handitzera bideratutako ekintzetarako.

Bidasoa bizirikek, Europar Programak atalaren bitartez, toki-eremuko ekimenak dinamizatzen eta zuzentzen ditu eta proiektuen jarraipen teknikoa egiten du, onespena ematen zaienean.

Nork jo dezake guregana?

Agenteek, erakundeek, elkarteek,…beren proiektuarentzako diru-iturri egokiena aurkitu, bere partzuergoaren diseinua egin, proposamen bat prestatu edo proiektu bat gauzatu nahi duen orok.

Zergatik jo behar duzu guregana?

  • Europako Funtsen programak eta horiek diruz lagun ditzaketen alderdiak ezagutzen ditugulako.
  • Esperientzia luzea dugulako laguntzak eta diru-laguntzak eskatzeko beharrezkoak diren inprimakiak, txostenak eta dokumentuak betetzen.
  • Proiektuen etengabeko jarraipena egiten dugulako, erabat justifikatu, gauzatu eta kobratu arte.

Harremanetarako

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 
  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com