Bidasoa biziriken erabiltzaileen ondoan egoten gara beren enpresa-jardueraren lehendabiziko urteetan
Bidasoa bizirikek arreta berezia jartzen du sortu berriak diren enpresetan,- urtebete baino gutxiago Ekonomia Jardueren gaineko Zergari (EJZ) atxikiak- pertsona ekintzaileek beren negozioaren kudeaketan aurrera egin dezaten..
Enpresetarako Zerbitzuak atalak ondokoa eskaintzen du funtsean:
- Finantzaketari buruzko informazioa..
- Enpresa berriei begira autogestiorako trebakuntza.
- Berrikuntzarako trebakuntza.
- Merkataritzaren sustapena.
- Izaera ekonomikoa duen informazioa web bidez.
Nork jo dezake guregana?
Bidasoa bizirik erabiltzen duen eta bere negozioaren bideragarritasun-plana gurekin egina duen orok.
Zergatik jo behar duzu guregana?
- Ez dakizulako zure enpresa martxan jartzen duzun lehen urteetan zeintzuk diren eskura dituzun laguntzak: Kontratazio eta inbertsio berriak, enpresan IKTak sartzea (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) … badaude horiek ezartzeko laguntzak eta guk tramiteak egiten lagunduko dizugu.
- Enpresa bat kudeatzerakoan esperientziarik ez duzulako: Bidasoa bizirikek zure enpresa-lanak zerorrek kudeatzen lagun zaitzake.
- Zertan datza berrikuntza praktikatzea? Aplikatu al dezaket berrikuntza nire enpresa-jarduera aurrera eramatean? Eskualdeko Berrikuntza Eragile den aldetik Bidasoa bizirikek berrikuntza foroak antolatzen ditu eta bere aditu-iritzia ematen du.
- Saltoki bat duzulako eta kalitate-ziurtagiria lortu nahi duzulako: ikastaro presentzial praktikoak eta on-line tresnak eskaintzen ditugu.
- Zure erabakiak ongi oinarrituta hartzeko informaziorik ez duzulako: Bidasoa bizirikek Bidasoaldeko ekonomiari buruzko informazio guztia jasotzeko eta prozesatzeko zerbitzu iraunkorra du.