Enpresa sortu berrientzako azpiegiturak

Bidasoaldeko enpresa-haztegia

Ekintzaileak sortu berriek bere jarduerari kokapen eta ingurune egoki batean eman ahal diote hasiera, harik eta ingurune lehiakor batean bizirauteko behar adina trebetasun eta ezagutza lortu arte.

Enpresa-inkubagailua

Ordenagailuz eta Interneterako konexioz hornitutako leku bat da, non pertsona ekintzaileek, Bidasoa bizirikeko teknikarien zaindaritzapean, beren jarduera berriaren lehen pausuak emango dituzten:

  • Enpresaren plana egitea.
  • Finantzaketa-iturriak bilatzea.
  • Enpresa jardueraren formalizazioa erakunde publikoen aurrean.

Programan barruan sartutako pertsonek ondorengo zerbitzu hauek ere jasoko dituzte dohainik:

  • Liburutegia.
  • Telefonoa eta faxa.
  • Bilera aretoa.

Harremanetarako

Autoenplegua eta enpresa-zentroa

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 

Enpresa Zentroa

Enpresa sortu berriak edo oraindik finkatu gabeko enpresa txikiak denbora batez hartzeko.

Enpresa Zentroa hobaritutako alokairuak dituzten lokalek eta balio erantsiko zerbitzu komunek osatzen dute:

  • Teknologikoki egokitutako instalazioak.
  • Prestakuntza gelak.

Nork jo dezake guregana?

  • Bidasoa bizirik erabiltzen duen eta bere negozioaren bideragarritasun-plana gurekin egina duen orok.
  • Bidasoa bizirik erabiltzen duen enpresa sortu berri orok; horretarako, bere aldeko txostena eman behar du.

 

Oharra: Jakin nahi al duzu zer hartuko duen kontuan departamentuak Enpresa Zentroan zure enpresarentzat leku bat eman ala ez erabakitzeko garaian?

 

Zergatik jo behar duzu guregana?

  • Zure negozioa martxan jartzeko izapideak egin beharra daukazu: Lehiatila bakarreko gure zerbitzutik elkarrekin egingo dugu zuretzat modurik erraz eta erosoenean.
  • Zure enpresarako finantzaketa-iturri bat behar duzu: Hainbat finantza-erakunderekin lan egiten dugu zuretzat mesedegarri izan litezkeen akordioak lortzeko.
  • Gainera, ekipamenduabehar duzu zure merkataritza jarduera berria aurrera eramatekotan: Zuretzat toki bat daukagu Enpresa Zentroan, aurrez Autoenplegu eta Enpresa Zentroaren Departamentuak horretarako baimena eman badu.

 

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com