Bidasoa Turismok bisita gidatuak antolatu ditu, Irungo eta Hondarribiko sekretu guztiak ezagutzeko aukera izan dezazun.
Bisita gidatuak zuzenean eska daitezke Hondarribiko eta Irungo Turismo Bulegoetan. Ibilbide itxiak dira, ordubete inguruko iraupenekoak.
Hondarribiko Turismo Bulegoak:
Irungo Turismo Bulegoa:
Era berean, GPS gailuaren bidezko bisita gidatuak ere eskaintzen dira. Eskualde barruko 8 ibilbide audiogidatu dira (3 hiriko eta 5 bide berde), irudiak eta narrazioa dutela, inguruko ezaugarri historikoak eta turistikoak xehetasunez azalduz.
Audiogidak eskuragarri daude Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Turismo Bulegoetan eta eskualdeko 18 hoteletan.
Taldeentzako aukera da turismo-informazioa zuzenean eta norberaren hizkuntzan jasotzeko.
Turismo Departamentua