Iraupen laburreko eta doako prestakuntzaren bidez.
El Espaziok hainbat tailer antolatzen ditu, lan-munduan aitortuta dauden ziurtagiri profesionalak lortzeko. Honako hauek, besteak beste:
- Ostalaritzan, merkataritzan eta banaketan elikagaiak manipulatzea.
- IT Txartelak: Informazioko Teknologiak Erabiltzeko Ziurtagiria: Word, Excel, Outlook, etab.
Norentzako da?
- Ostalaritzan, merkataritzan eta banaketan elikgaiak manipulatzen dituzten panpostuetan lan egiten duten edo lan egin nahi dutenentzako.
- Administrazioetako oposizioetara sartzen direnentzako (Udalak, Aldundia, Autonomi Gobernuak edo estatukoak).
Zer onura dakartza?
- Ziurtagiri homologatuak eta enpresa askok lanpostuetan eskatzen dituztenak lortzen dira.
- Ostalaritzan, merkataritzan eta banaketan enplegua lortzea errazten du.
- Ziurtagiriak informatikako eta interneteko tresnak erabiltzeko pertsonak dauzkan ezagutzak egiaztatzen ditu.
- Doako prestakuntza da.
Betekizunak
- Adinez nagusia izatea.
- Langabetuek eta ziurtagiriaren zerikusia duten okupazioak bilatzen ari direnek lehentasuna daukate.
- Lehentasuna daukate Irunen eta Hondarribian bizi direnek.
Hautatze-prozesua
Tokia mugatua da, eta bertaratzeko, aurretik izena eman beharra dago. Eskariak eskainitako tokia gainditzen badu, ezarritako betekizunak aplikatuko dira.
Web zerbitzua
Izena eman ezazu; erraza daukazu El Espazioren web guneko ikastaroen taula delakoan.