Ideiatik enpresara

Tailer hauek autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzentzen zaie. Tailer hauetan kontzientzia ekintzailea bultzatuko da negozio-ideiak antzematen lan eginez eta pertsona ekintzaile guztiek garatu behar dituzten gaitasunak eta jarrerak aztertuz.

Aurten formatua aldatu egin dugu eta prestakuntza zikloa dena jarraian egingo da; guztira 80 ordu izango dira, lau eskola-astetan zehar emanak.

Ekin – Proiektatu – Sortu - Finkatu

Lehengo bi asteetan ezaugarri pertsonalekin lotuta dauden alderdiak izango dira gai nagusiak, eta balioetan zein trebetasun ekintzaileetan lan egingo da.

Tailerretan trebatze-ekintzak egingo dira, izaera praktikoa eta oinarri metodologiko bera dutenak.

Lan arloak:

  • 1. Arloa: Iniziatiba hartzea eta gauzak gerta daitezen gure ardurapean hartzea.
  • 2. Arloa: Ekintzaileen balioak eta pentsamoldea.
  • 3. Arloa: Nola izan lehiakorra gero eta azkarrago mugitzen den mundu globalizatu batean.
  • 4. Arloa: Bezeroarekiko eta inguruarekiko orientazioa.
  • 5. Arloa: Gatazken azterketa eta konponketa.
  • 6. Arloa: Lidergo ekintzailea.

Ikastaroaren bigarren partea praktikoa da gehienbat, eta negozio-ideiaren diagnostikorako zein enpresa-plana zehazteko tresna izateko balioko du. Ikastaroan zehar pertsona bakoitzak bere enpresa-proiektuan kontuan izan beharreko alderdi nagusiak aztertuko dira (alderdi egalak, fiskalak, kokapenari, salmentei, finantzei eta abarrei dagozkienak).

Iraupena

80 ordukoak.

Datak 2012

Martxoaren 1etik 28ra – Maiatzaren 7tik ekainaren 1era – Urriaren 3tik azaroaren 4ra.

Ordutegia

De 9h a 13h 00.

Lekua

Bidasoa bizirikeko Autoenplegu departamentuan; Mirarietako Ama Birjina kalea, zk. g.

Izen-emateak

  • Telefonoa: 943 633 937.
  • E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Zuzenean, departamentuan bertan

Harremanetarako

Autoenplegua eta Enpresa Zentroa departamentua

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com