Hasierako Lanbide Kualifikazioko programa

Ez al duzu DBH amaitu? Ikasi nahi al duzu lanbide bat?

Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak DBH Bigarreneko Graduatua lortu ez duten 16 eta 18 urte bitarteko –biak ere programa hasten den urteko abenduaren 31n beteak– gazteentzako hezkuntza-eskaintza dira.

Bi ikasturtetan garatzen da programa –bigarrenean Lantokietan praktikak egitea barne– eta ikasturte bakoitzak 1.050 orduko iraupena du, astean 30 ordu lektibo eginez.

Norentzako da?

  1. Bigarreneko Graduatua lortu ez duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako.

Zer onura dakartza?

  • PrLanbide-heziketako 1. mailari dagokion lan baterako prestatzen ditu gazteak.
  • Lan-ohiturak hartzen laguntzen du.
  • Enplegua bilatzeko prestatzen du.
  • Gazteak eskolatik ekartzen dituzten hutsune batzuk betetzen dituen oinarrizko prestakuntza ematen du.
  • Maila ertaineko Prestakuntza Zikloetara sartzeko probarako eta/edo DBHko graduatua lortzeko prestatzen du.

Betekizunak

16 eta 18 urte bitartekoa izatea, programa hasten den urtean bertan beteta.

Gero zer dagoen

Honako aukera hauek dauzkate Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa amaitzen duten gazteek:

  1. Lan-munduan sartu.
  2. Ikasketa arautuan berrartu.

Prestatu duten sektorean eta lanean sartzen laguntzeko, programa amaitutakoan, ziurtagiria jasotzen dute, eskuratutako gaitasunak eta trebetasunak aitortu eta egiaztatzeko.

Ikasketa arautuak berrartzea erabakiko balute, Lanbide Heziketako Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloen bidez egin dezakete, dagokion sarrera-proba eginda.

2010-2011 ikasturteko espezialitateak

  • Sukalde-Zerbitzuko langilea.
  • Ekipo Mikroinformatikoen Mantentze-lanetako langilea.

Harremanetarako

El Espazio

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com