Ze prestakuntza-premia dauzkat? Nondik hasiko naiz prestatzen?
Bidasoa Biziriken Luzaro programak bi zerbitzu eskaintzen ditu nagusuki:
- Bitartekotza: Etengabeko prestakuntza eta ikaskuntzarako informazio eta orientazio zerbitzu pertsonalizatua.
- Aurrera eraman beharreko hezkuntza-jarduerak zehazten dituen Etengabeko Trebakuntzako Plan Espezifikoa egitea.
Norentzako da?
- 25 urtetik gorakoentzat.
- Lehentasuna dute Bidasoa - Txingudi (Irun eta Hondarribia) eskualdean bizi direnek.
Zer onura dakartza?
- Ikaskuntza-ibilbide bat eskaintzen du, pertsona bakoitzaren profil profesionalera egokituta.
- Bizitza osoan zehar ikasteko jarrera bultzatzen du.
- Eskualdeko hezkuntza zentroen eta sareen berri ematen du.
- El Espazion ikasketa-jardueretan sartzeko aukera ematen du.
Ikasketa-jarduera nagusiak
- Informatikako hastapenak.
- Oinarrizko ofimatika.
- Informatika aurreratua.
- IT Txartel-ziurtagirietarako prestakuntza.
- Kontsumo-eskola.
- Hainbat tailer praktiko: sukaldaritza, estetika, etxe-mantenimendua, esku-lanak.
Web zerbitzua
Gonbidatu gisa sar zaitezke Bidasoa bizirikeko aulaNETeko zerbitzu honetan: on-line bitartekotza zerbitzua.