Enpresetarako kontratatzeko konpromisoko ikastaroa

Enpresak diseinatutako ikastaroak, bere beharretara egokituak, gutxienez 250 ordukoak, parte-hartzaileak kontratatzeko konpromisoarekin.

Bidasoa bizirikek aguntza eskatzen die erakunde publikoei, enpresarako pertsonak prestatzeko, betiere konpromisoa hartuta parte-hartzaileen %60 gutxienez sei hilabetetarako kontratatzeko.

Bidasoa bizirik arduratzen da gestioaz, izapideaz eta ikastaroa emateaz, beharrezkoa balitz, baina enpresak berak aukeratu dezake nork eman, eta berak ere eman dezake bertako instalazioetan eta bertako langileekin. Garrantzitsuena da prestakuntza kalitatezkoa eta enpresara edo entitatera egokitua izatea.

Norentzako da?

Eskualdeko enpresa eta elkarteentzako.

Zer onura dakartza?

  • Oso prestakuntza espezializatua, plantilan sartzekotan diren langileei.
  • Diru-laguntza duen prestakuntza da (irakasleak, irakas-materiala, gela-alokairua…).

Betekizunak

  • Parte-hartzaile guztiek enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eduki behar dute.
  • Enpresak gutxienez ikasle prestatuen %60 kontratatu beharko du, ikastaroa amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta gutxienez sei hilabetetarako.
  • Ikastaro bakoitzean ez da egongo ez 20 parte-hartzaile baino gehiago ez 10 baino gutxiago.
  • Prestakuntzaren iraupenak 250 ordutik gorakoa izan beharko du.

Hautatze-prozesua

Enpresa guztiek edozein unetan eska dezakete zerbitzu hori. Bestalde, prestakuntzarako pertsonen hautaketa modu bateratuan egiten da enpresaren eta espezializatuen artean.

Harremanetarako

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com