El Espazio, etorkizuna duten lanbideen ataria.

Lanbiderako kezkak dituzten pertsonei zuzendutako aholkularitza eta trebakuntza, doan eta nahi duten guztientzako ekipamendu batean.

Bidasoa bizirikek 2007ko uztailean abian jarri zuen ekipamendua da El Espazio. Lanaren munduan gertatzen diren aldaketak antzematea eta populazioaren artean hedatzea da honen helburua, baita lanbiderako kezkak dituzten pertsonei aholkua ematea eta trebatzea, gai hauek ardatza direla:

  • Enplegurako aukera berriak.
  • Azaleratzen diren sektore ekonomikoak.
  • Lanerako gaitasun berriak.
  • Lanaren kultura berriak.

Modu horretan, Etorkizuna duten Lanbideen El Espaziok erantzuna ematen die lan merkatuan sortzen diren aldaketei. Azken hamarkadetan erabateko itxuraldaketa izan da merkatu honetan egitura demografikoan izandako aldaketa handien eta teknologia berrien ondorioz, eta, azken batean, pertsonen eta enpresen behar berrien ondorioz.

Etorkizuna duten Lanbideen gunearen ekipamemdua nahi duten guztientzat eta doan eskaintzen da. Hainbat zerbitzuk eta gunek osatzen dute, guztiak ere zerbitzuintegral, en particular una integrala eskaintzeko pentsatuta daudela, eta bereziki autoerabilerarako intranet bat dago, zeinaren bitartez eduki digitalak, fitxa okupazionalak, bideoak eta multimedia aplikazio asko eskaintzen baitira.

Etorkizuneko Lanbideen El Espazio zerbitzu aurreratua da, lanbidearen orientaziorako asmatua, eta informazioa bilatzerakoan eta erabakiak hartzerakoan norbanakoak daukan paper aktiboa eta protagonista nabarmentzen du.

Norentzat da?

Ikasleentzat, langabetuentzat, aholkularientzat eta prestakuntza zentroetako profesionalentzat, lanbide etorkizuna aukeratzeko adina duten seme-alaben gurasoentzat, lanean ari diren eta lanaren zein lanbidearen aldetik aukera berriak bilatzen ari diren pertsonentzat.

Zer onura dakartza?

  • Bidasoa Eskualdeko hainbat erakunde inplikatzea (erakunde publiko eta pribatuak eta baita enpresak, sindikatuak, hirugarren sektoreko erakundeak, elkarteak, prestakuntza-zentroak, Unibertsitateak eta abar) prestakuntzarekin eta enpleguarekin lotuta dauden ekimenak antolatzeko El Espazion.
  • Nahi duten guztientzat eta doan. Zerbitzu integrala eskaintzeko pentsatuta dauden espazioak dira, zeinetan norbanakoaren rol aktiboa eta protagonista nabarmentzen baita.
  • Erantzuna ematea lan merkatuak azken hamarkadetan izan dituen aldaketei, teknologia berriei eta enpresek zein pertsonek dituzten behar berriei ere.
  • Publiko guztiari zuzendutako harrera zentralizatzea (langabezian daudenak, lanean dabiltzanak, lehen enpleguaren bila dabitzan gazteak, lan aholkularitza bilatzen duten ikasleak).

Betekizunak

Jarduera guztiak nahi duten guztientzat eta doan dira.

Web zerbitzua

Bisita ezazue El Espazioren web ofiziala.

Harremanetarako

El Espazio

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activaIkus Google Mapetan

Informazio gehiago


 

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com