El EspazioK Bidasoa eskualdeko prestakuntza-eskaintzaren ikuspegi zabala eskaintzen du aldizka bere Prestakuntzaren astean, instituzioekin eta prestakuntza-zentroekin batera.
Prestakuntza-zentroetako irakasleak eta orientazio-zerbitzua dauzkagu gurekin, jardunaldietara doazenek zuzeneko informazioa eskura dezaten.
El Espaziok gai berritzaileei buruzko erakusketak eta tailerrak eginez osatzen du zentroek eskaintzen duten informazioa.
Norentzako da?
- Bere lanbide-etorkizuna erabakitzeko prozesuan dauden gazte ororentzako.
- Lan-prestakuntzaren eskaintza ezagutu nahi duten langabetuentzako.
- Bizitzan zehar prestatzeko ardura daukatenentzako, beren lan-baldintza edozein delarik ere.
Zer onura dakartza?
- Bidasoa eskualdeko prestakuntza-zentroen eskaintza bateratua ematea gazteei eta familiei.
- Informazio-gune bat zentro bakoitzeko, zentro bereko irakasleek eta orientazio-zerbitzuak arreta emanda, bertaratuei zuzeneko informazioa emateko.
Betekizunak
Tokia mugatua da, eta bertaratzeko, aurretik izena eman beharra dago.