Bidasoa bizirikek, KALIDENDA programaren bitartez, Merkataritzaren Kalitatearen UNE 175001 Araua ezartzen eta Kalitate Agiria lortzen laguntzen die komertzioei.
Bi bide eskaintzen ditu programak:
- Araua norberak ezartzea: Bidasoa bizirikek Kalidometro tresna eskura uzten die aukera hau hautatu duten merkatariei.
- Araua kanpoko laguntzarekin ezartzea: Merkatariak, Bidasoa bizirikeko teknikarien laguntzarekin, ezarpen prozesuari ekiten dio. Honen metodologiak taldeko eta norbanako ekintzak proposatzen ditu.
Norentzat da?
Irungo eta Hondarribiko mota guztietako komertzioentzat.
Zer onura dakartza?
- Zure komertzioaren diagnostikoa, alderdi indartsuak eta ahulak zeintzuk diren adieraziz.
- Neurri zuzentzaileak ezartzea, agiria lortzeko pasatu beharreko ikuskaritza gainditzeko.
Betekizunak
- Komertzioaren epigrafea edukitzea.
- 20 langile baino gutxiago edukitzea.
- Establezimenduak 700 m2 baino gutxiago eduki behar ditu. Ez du izan behar merkataritzako establezimendu handi bat.
Hautatze prozesua
Ez dago hautatze-prozesurik.