Pertsona Ekintzailearen Egunaren

Pertsona Ekintzailearen Egunaren ospakizuna ekintzailetza izpirituaren sustapen programaren gailurra da, eta eskualdeko Formazio Zentroetan burutzen diren ekintzailetzaren babeserako ekintzak balioan jartzea du helburu. Ospakizun hau garatzen den aste horretan zehar, jarduera anitzak gauzatzen dira (photocall-a, hitzaldiak, solas eta eztabaidak, parte-hartze mahaiak, etab.), eta LH Zentroen, MUren, Tknikaren eta Bidasoa Biziriken eta GFAaren Ekonomia Sustapenaren Departamentuaren lankidetza estuaren emaitza dira.

Nori dago zuzendua?

IES Plaiaundi BHI, CIFP Bidasoa LHII eta Irungo La Salle Bidasoa eskualdeko LH zentroetako lanbide heziketako ikasleei.

Zein onura dakartza?

  • Sormena piztu eta aukera profesional berriak irekitzen ditu.
  • LH Zentroek ekintzailetzaren alde eginiko lana aitortzen du.
  • Ekintzailetza ekimenentzat dauden tresna, zerbitzu eta laguntzen berri ematen du.
  • Ekintzailetza esperientzien inguruan ikasi eta haiekin harreman zuzena ezartzeko aukera ematen du.
  • Pertsona ekintzailearen irudia balioan jartzen du.

Edizioa 2018

Harremanetarako

Autoenplegua eta Ekintzailetza

  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa Ikus Google Maps


 

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com