Tailer hauek autoenplegua lan aukera izan daitekeela uste duten pertsonei zuzentzen zaie. Tailer hauetan kontzientzia ekintzailea bultzatuko da negozio-ideiak antzematen lan eginez eta pertsona ekintzaile guztiek garatu behar dituzten gaitasunak eta jarrerak aztertuz.
Aurten formatua aldatu egin dugu eta prestakuntza zikloa dena jarraian egingo da; guztira 80 ordu izango dira, lau eskola-astetan zehar emanak.
Lehengo bi asteetan ezaugarri pertsonalekin lotuta dauden alderdiak izango dira gai nagusiak, eta balioetan zein trebetasun ekintzaileetan lan egingo da.
Tailerretan trebatze-ekintzak egingo dira, izaera praktikoa eta oinarri metodologiko bera dutenak.
Ikastaroaren bigarren partea praktikoa da gehienbat, eta negozio-ideiaren diagnostikorako zein enpresa-plana zehazteko tresna izateko balioko du. Ikastaroan zehar pertsona bakoitzak bere enpresa-proiektuan kontuan izan beharreko alderdi nagusiak aztertuko dira (alderdi egalak, fiskalak, kokapenari, salmentei, finantzei eta abarrei dagozkienak).
80 ordukoak.
Martxoaren 1etik 28ra – Maiatzaren 7tik ekainaren 1era – Urriaren 3tik azaroaren 4ra.
De 9h a 13h 00.
Bidasoa bizirikeko Autoenplegu departamentuan; Mirarietako Ama Birjina kalea, zk. g.
Autoenplegua eta Enpresa Zentroa departamentua