Ikastaroak - Ekintzaileen Komunitatea:
Iraupen laburreko ikastaroak dira (50 ordu inguru), aldizka antolatuak, eta helburua dute zure negozio-ideia aztertzea eta oinarrizko ezagutzak eskuratzea zure etorkizuneko jardueraren gestioari eta egunerokoari buruz.
Ikastaroaren %50 marketinari eta salmenta-teknikei buruzkoa da, eta gainerako orduak, berriz, zerga-kontuak, gizarte-segurantza, lan-segurtasuna, laguntzak, diru-laguntzak eta negozio-plana erredaktatzea.
Langabezian egonik Bidasoa eskualdean enpresa sortzeko prozesuan dauden pertsona ekintzaileentzako.
Diru-laguntza eman duen erakundeak ezarritako irizpideen bidez arautu ahal izango da ikastaroetako parte-hartzea.
Autoenplegua eta enpresa-zentroa