Bakarkako sesio eta talde lanaren bidez, coaching, tutoretza eta prestakuntza ekintzez osatutako porgrama bat da.
Proiektu errealetan lan eginez, taldean ekiteko eta gaitasun pertsonalak lantzeko aukera eskaintzen duen programa da.
Behin aurre eskaera jasota, eskaera egin dutenei ahalik eta azkarren jakinaraziko zaie hartuak izan diren ala ez.
Ikasteko prozesua Learning by doing, applying theory in practice metodologian oinarritua dago, orain dela 25 urte Team Academy Finland-ek garatua hain zuzen. Gaur egun metodologia hau Mondragon Unibertsitateko LEINN graduan eta Mondragon Team Academy-ko beste programa batzuetan aplikatzen ari da emaitza arrakastatsuekin.
Zure helburuak ulertzeko eta zure neurriko ikaste-prozesua sortzeko.
Programa zure helburuetara egokitzeko eta zure ikaste-bidea elkarrekin diseinatzeko balio izango digu elkarrizketa horrek. Zure mende egongo da zenbat eta nola aurreratu nahi duzun; elkarrizketa horretan ezarriko ditugu bakarkako tutoretza/coaching saioetarako ordutegiak.
Ekintzailetzarako dituzun trebetasunak garatzeko.
4 alderdi landuko ditugu: ikasketa indibiduala, lidergoa, ezagutzaren kudeaketa eta abian dauden proiektuak kudeatzeko gaitasuna.
Programaren lehenengo zatian garatutako trebetasunak ekinean jartzeko.
Ezin hoberik talde bat baino, ditugun trebetasunak proban jarri eta are gehiago garatzeko; talde-saio hauetan, 3 alderdi aztertuko ditugu: talde bat kudeatzea, estrategiak sortzeko gaitasuna eta sormena eta berrikuntza. Ekinez egingo dugu; bene-benetako ekinean.
Lorpenak ospatzeko.
Zainetan daramagu ospatzea! ekitaldi hau taldean sortuko dugu, eta ikasteko eta ekiteko ditugun estilo desberdinak ospatzeko balio izango digu.
Gainera, programa amaitutakoan eta zure beharren arabera, ikasten eta zure proiektu ekintzailea garatzen jarraitu ahal izango duzu, Bidasoa Biziriken programa espezifikoen bitartez
Irungo udaletxeak Irun Ekintzan, Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko itunaren esparruan, “Ideiatik negozio aukerara” ekimena jartzen du martxan Bidasoa biziriken bidez, eta Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Team Academyren laguntzarekin.
Ekintzailetza eta Jarduera Berria