Berrikuntzari laguntzeko mugaz gaindiko programa 2017

Proiektu aldaketarik edo berritzailerik ba al duzu zure enpresan?.

Gure lurraldean garatzen lagunduko dizugu!

Irungo Udalak eta Hondarribiko Udalak Bidasoa biziriken bitartez zuei helarazi nahi dizuegu industriari edota industriari atxikituta dauden zerbitzuen sektoreari, nautika sektoreari, irristatzeko eta uretako eta outdoor jarduerei eta nekazaritzako elikagaien industriari loturik dauden mikro edo enpresa txikiak aukeratzeko prozedura, gure eskualdeko enpresen berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzeko helburuarekin. Proiektu hau indibiduala eta lankidetzakoa izan ahal da.

Helburua

Zuen prozesuak hobetzeko, lehiakorragoak izateko zuen produktuetako batean berrikuntza egiteko edo produktu berri bat garatzeko, kanpora ateratzeko eta abarretarako interesa duzuen enpresok zerbitzu espezializatuetara jo ahal duzue hori lortzeko.

Berrikuntza proiektu bat identifikatua baldin badaukazue, martxan jartzeko aukera ematen dizuegu.

Hornitzaileak (Teknologia Zentroak, Lanbide Heziketa Zentroak eta espezializatutako Ingeniaritzak) ematen duen diagnostiko teknologikoko zerbitzuaren kostua Bidasoa bizirikek finantzatzen du %100 Connect Innovation bai! proiektuaren bitartez, gehienez 12.000 euro (BEZ barne) proiektuko.

Gainera, proiekturaen prestaketa eta espedientearen aurkezpena prestatzeko Idom Consultig taldearen laguntza jasotzeko aukera emango dizuegu.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzak 5ean amaituko da, eta ekainaren 30a baino lehen programaren ebazpena jakinaraziko zaie enpresa eskatzaileei. Enpresa onuradunek azaroaren 30a arteko epea izango dute diagnostikoa egiteko.

Dokumentazioa

Lotutako informazioa

EFA077/15 CONNECT Innovation bai! proiektua batera finantzatuta dago %65ean FEDER europar fondoekin, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (2014-2020 POCTEFA) programaren bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorrako mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Haren laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzean du ardatza, lurraldeko garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategiez baliatuz.

 

logos programa transfronterizo

Harremanetarako

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com