Back
Miercoles Euskera

Hitzaldia:
Faktura energetikoa murrizteko, eraginkortasun energetikoa eta berriztagarriak etxean.

RAFA IRASTORZA.
UHIN ENERGIA ETA INGURUMENA.

Lekua:
Palmera Montero Guneko 2. aretoa. Irun.
Ordua:
19:00 H

Sarrera irekia edukiera bete arte.

Hitzaldia:
Etxean energia aurrezteko gakoak.

OIHANA OLLOQUIEGUI Y ARANTXA GARCÍA.
G02.

Lekua:
Kultur Etxeko 103. gela. Hondarribia.
Ordua:
19:00 H

Sarrera irekia edukiera bete arte.

Jueves Euskera
Sabado Euskera

Kandelen gaua
Energia Aurrezpenaren Munduko Egunean parte hartu nahi duzu?
Bi modutan egin dezakezu:

1. 22:00etan
Bidasoa eskualdeko biztanleek 5 minutuz etxeko argiak itzaliko dituzte eta balkoira irtengo dira kandela bat piztuta dutela.
Ekintza honek planeta zaintzearen garrantziaz jabetuko garen itxaropena irudikatzen du, horretarako, funtsezkoa da energia aurreztea.

2. 21: 00etan
Izarrak ikusiko dira Aranzadi Astronomia Saileko aditu batekin (lekua erabakitzeke). Ekintza honen bidez, unibertsoaren barruan gure planeta zein txikia den ikusarazi eta hura zaintzearen garrantziaz hausnartu nahi da herritarren artean.

Eskualdeko 50 pertsonek izango dute izarrak ikusteko aukera. Parte hartu ahal izateko, nahikoa da hurrengo galderari erantzutea.

Zer egiten duzu egunero energia aurrezteko?

Jasotako erantzun guztien artean zozketa bat egingo da izarrak bistaratzera joango diren 50 pertsona hautatzeko.

    Logo Bidasoa Horizontal
    Ayuntamiento De Irun Logo
    Icon 512
    Galdundia Hor Elebi